Organic Maps

Android eta iOS sistema eragileetan dabilen mapa-aplikazio librea eta irekia, OpenStreetMap datuak erabiliz. Maps.Me-ko fork, jatorrizko garatzaileek sortua.

Organic Maps erabiltzaileen pribatutasuna zaintzeko helburu nagusi duen offline mapa bat da, mapak ikusteko eta erabiltzeko aplikazioa[1]. Androiderako eta iOSerako kode irekiko eta doako nabigazio-aplikazio bat, dohaintza anonimo txiki askorekin finantzatutako eta OpenStreetMapeko datuekin elikatuta dago.[2][3][4] MAPS.ME aplikazioaren fork libre bat da, MAPS.ME aplikazioa Daegu Limited enpresari saldu ondoren MAPS.ME software jabedun bihurtu zenean hasierako garatzaileek beraiek sortu zuten. Aplikazioak zenbait ezaugarri ditu: ibilaldiak, mendiko oinezko-ibilbideak eta txirrindularitzako ibilbideak, nabigazio birakaria, modu iluna, eta mapen oinarrizko beste hainbat ezaugarri.

 Organic Maps
Jatorria
Sorrera-urtea2021
Jatorrizko herrialdeaEstonia
Banatze bideadeskarga digitala
Azken bertsioa2024.03.05-04
Ezaugarriak
EuskarriaAndroid, iOS eta Linux
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaC++, C, Java eta Objective-C (en) Itzuli
Irakur dezakeAndroid, iOS eta Linux
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaApache Lizentzia 2.0.
Deskribapena
OinarrituaMAPS.ME (en) Itzuli
Kokapena
BildumaOSM Apps Catalog (en) Itzuli
Ekoizpena
ProgramatzaileaAlexander Borsuk (en) Itzuli eta Viktor Govako (en) Itzuli
GaratzaileaOrganic Maps OÜ (en) Itzuli
Fikzioa
Erabiltzen duOpenStreetMap datu-basea

organicmaps.app
Facebook: organicmaps Twitter: omapsapp Mastodon: organicmaps@fosstodon.org Instagram: organicmaps.app Telegram: OrganicMapsApp LinkedIn: organic-maps GitHub: organicmaps Edit the value on Wikidata
Iturri-kodeahttps://github.com/organicmaps/organicmaps

Organic Maps telefono mugikorrean Internet konexiorik gabe erabil daiteke[5]; proiektuko mapak erabiltzea eta ibilbideak kalkulatzea ahalbidetzen duen aplikazio libre, estetiko eta arina da.

Erabiltzaileak mapan interesezko puntuak bistaratu ditzake (farmaziak, tabernak, museoak, eta abar) edo Wikipediako geolokalizatutako artikuluak. Txirrindularientzako edo oinezkoentzako ibilbideak bistaratu daitezke, Internet konexioa erabilita bestelako mapa iturri batzuk ere erabil daitezke eta KML/KMZ zein GPX fitxategiak inportatu eta esportatu daitezke. Auto, oinezko, bizikletako eta metroko ibilbideak kalkulatzen ditu eta jarraibideak ematen ditu.

Ezaugarriak aldatu

  • Munduko lineatik kanpoko mapak[6],
  • Ibilbideak bizikletaz, mendiko oinezko ibilbideak eta ibiltzeko bidezidorrak ere bai OSMeko datuei esker,
  • Sestra-kurbak, malda-profilak, mendi-muinak, sakanak eta gailurrak,
  • Txandaka ibiltzeko iradokizunak, txirrindularitza eta autoen nabigazioa ahots-gidarekin,
  • Mapan informazioa bilatzeko aukera eta mapan markagailuak gehitzeko aukera,
  • Esportazio- eta inportazio-markagailuak KML/KMZ formatuetan,
  • Inportazio-markagailuak GPX formatuan,
  • Modu iluna.

Pribatutasun politika aldatu

Aplikazioaren garatzaileak hitza ematen du behar diren gutxieneko baimenak bakarrik eskatuko dituela mapak osatzeko eta seguritatea bermatzeko[7]:

  • Ez dago iragarkirik,
  • Ez da egiten erabiltzailearen datu-bilketarik,
  • Ez da egiten erabiltzailearen ibileraren jarraipenik,
  • Ez diote erabiltzaileari telefonoz deituko,
  • Ez dago erregistro gogaikarririk,
  • Ez dago ezinbestean jarraitu beharreko aginte gogaikarririk,
  • Ez da posta bidez zabor mezurik igorriko,
  • Ez dira oharrak alferrik birbidaliko,
  • "Zaborwarea" saihesteko ahaleginak egiten dira...

Garatzailea aldatu

Organic Maps MAPS.ME jatorrizko sortzaile batzuek garatzen dute, eta legez erregistratua dago Estonian.[8][9][10]

 
[https://repology.org/project/organicmaps/versions Linux sistema eragilearekin, modu ilunean, egindako pantaila-argazki bat.

Euskaraz aldatu

Organic Maps euskaraz ikusi[1] eta erabil daiteke Librezale taldeko boluntarioei esker[5] [11]

Erreferentziak aldatu

  1. a b «Organic Maps: Offline mapak mendizale, txirrindulari, ibiltari eta nabigaziorako» organicmaps.app (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  2. (Ingelesez) «Exodus Privacy Project report about Organic Maps» Exodus Privacy.
  3. (Ingelesez) Popa, Bogdan. (2021-08-11). «New Google Maps Alternative Promises Zero Ads, No Tracking» autoevolution.
  4. (Frantsesez) «Organic Maps : une alternative à Google Maps gratuite et sans publicité» Geeko.
  5. a b «Organic Maps - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  6. «Organic Maps — OpenStreetMap Wiki» wiki.openstreetmap.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  7. «Organic Maps — OpenStreetMap Wiki» wiki.openstreetmap.org (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).
  8. (Ingelesez) «I tried using the open source map application 'Organic Maps' that can be used outside the service area for free and without ads» GIGAZINE 26 June 2021."I tried using the open source map application 'Organic Maps' that can be used outside the service area for free and without ads". GIGAZINE. 26 June 2021. Retrieved 2022-01-19.
  9. Цепелева, Маша. (2021-06-18). «Создатели Maps.me запустили сервис Organic Maps с офлайн-картами без трекеров и регистрации — Сервисы на vc.ru» vc.ru.Цепелева, Маша (2021-06-18). "Создатели Maps.me запустили сервис Organic Maps с офлайн-картами без трекеров и регистрации — Сервисы на vc.ru". vc.ru. Retrieved 2022-01-19.
  10. (Ingelesez) «Organic Maps: Offline Hike, Bike, Trails and Navigation» organicmaps.app.
  11. «Luberri: Organic Maps aplikazioak orain GPX arrastoak onartzen ditu.» Luberri 2023-06-08 (Noiz kontsultatua: 2023-08-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu