Orbot

Interneten nabigatzerakoan eta Android sistema eragilea erabilita, erabiltzailearen datuak enpresa handiarekin ez partekatzeko sortutako software librea

Orbot software librea erabilita egindako Proxy proiektua da Interneten pribatutasuna edo anonimotasuna bilatzeko eta zentsura saihesteko. Android sistema eragilea erabiltzen dutenentzat Tor nabigatzailearen bertsioa dela esan daiteke. The Guardian Project taldeak sustatzen du.

 Orbot
Jatorria
Azken bertsioa17 RC 1
Ezaugarriak
EuskarriaJava makina birtual eta Android
Sarrera gailuaukimen-pantaila
Programazio-lengoaiaJava
Irakur dezakeAndroid eta iOS
Egile-eskubideakcopyrightduna
Lizentzia3-clause BSD License (en) Itzuli
Deskribapena
Honen parte daTor
Ekoizpena
GaratzaileaNathan Freitas (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazBai[1]
https://guardianproject.info/apps/orbot/ https://www.torproject.org/docs/android
Iturri-kodeahttps://github.com/guardianproject/orbot, https://gitlab.com/guardianproject/orbot eta https://github.com/guardianproject/orbot-ios/

Horrela definitzen dute garatzaileek[2]: Orbot proxy libreko aplikazioa da. Orbotek beste aplikazio batzuk erabiltzen ditu Internet modu seguruagoan erabiltzeko. Orbotek Tor nabigatzailea erabiltzen du Interneteko trafikoa zifratzeko eta erabiltzailearen jarioa ezkutatzen du munduan zehar dauden hainbat ordenagailutara bidalita. Tor software librea da eta sare irekia eta deszentralizatua. Tor honek lagun dezake interneteko zaintza edo jazarpenetik. 'Interneteko analisia' eufemismoarekin pribatutasunari eta askatasunari -negozioetan, harreman pribatuetan-, eraso egiten zaio batzuetan Estatuaren seguritatea zaintzen ari den aitzakiarekin. Orbotek laguntzen du Interneten konexio pribatua eskuratzen sakelako telefonoen bidez.

Interneten enpresek eta gobernuek erabiltzaileen datuekin egiten duten eta etorkizunean egin dezaketen erabilpenarekin kezkatuta dauden aktibistek sortutako pribatutasuna babesteko sistema bat da.

Ezaugarri batzuk aldatu

Orbot aplikazioa kode irekiko software erabiltzen du: Tor, Obfs4Proxy, BadVNP Tun2Socks, LibEvent, Polipo, OpenSSL.

Tor sarera[3] sartzeko HTTP proxya (8118) eta SOCKS proxya (9050) eskaintzen ditu. Rooteatutako gailuetan Orbotek Interneteko trafiko guztia Tor bidez bidal dezake.

Hirugarrengoen softwarea aldatu


Ikus, gainera aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «AndroidEuskaraz - Librezale.eus» librezale.eus (Noiz kontsultatua: 2019-01-01).
  2. (Ingelesez) Orbot: Tor for Android – Guardian Project. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  3. a b (Ingelesez) Tor project. .
  4. (Ingelesez) «libevent: Main Page» www.monkey.org (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  5. (Ingelesez) Chroboczek, Juliusz. (2019-01-03). The Polipo caching HTTP proxy. Contribute to jech/polipo development by creating an account on GitHub. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  6. (Ingelesez) Angel, Yawning. (2019-01-03). The obfourscator (Development mirror). Contribute to Yawning/obfs4 development by creating an account on GitHub. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).
  7. (Ingelesez) https://www.openssl.org. (Noiz kontsultatua: 2019-01-03).

Kanpo estekak aldatu