Opus Dei, edo formalki Gurutze Santu eta Opus Deiko Prelatutza, norberaren bizitza arruntak santutasunera eramaten duela azpimarratzen duen Eliza Katoliko erakundea da. Opus Dei latinez Jainkoaren Obra da eta, batzuetan, Obra edo Opus, besterik gabe, deitzen zaio.

Opus Dei
Datuak
Izen ofiziala
Praelatura Sanctae Crucis et Operis Dei
Motaprelature (en) Itzuli eta personal prelature (en) Itzuli
Jarduera
Kide kopurua93.203 (2018)
Eskumendekoak
Agintea
Egoitza nagusi
Osatuta
Zeren jabe
Historia
Sorrera1928ko urriaren 2a
Sortzailea
webgune ofiziala

Opus Dei Josemaria Escrivá de Balaguer apaiza katolikoak fundatu zuen 1928ko urriaren 2an. Azken onespena Pio XII.ak eman zien 1950ean. Joan Paulo II.ak 1982an prelatura pertsonala bihurtzean, apezpikuen autoritatetik kanpo geratu ziren Opus Deiko kideak. Eliza Katolikoan barnan horrelako egoera duen lehen, eta orain arte, erakunde bakarra da. 2002an, Josemaría Escrivá santu izendatu zuen Joan Paulo II.ak.

Kide motak aldatu

Opus Deik guztira zenbat partaide dituen zehaztea zaila da oso, normalean kidetasun hori ezagutarazten ez dutelako. Kide gehienak supernumerarioak dira, ohikoenak lanbide askeko gizon eta emakume ezkonduak dira. Eguneroko otoitzez gain, bileretara eta hainbat ekitalditara, erretiroetara esaterako, joaten dira. Lanaren eta familiaren eginkizunak direla eta, ez dira beste kide motak bezain baliogarriak suertatzen erakunderako, baina normalean diru edo beste mota bateko laguntzak ematen dituzte, norberaren egoeraren arabera.

Numerarioak kide ezkongabeak dira, gizonezkoak zein emakumezkoak, normalean Opus Deik kudeatutako etxeetan bizi direnak, baina etxeak zorrozki bananduta daude sexuen artean. Numerarioek soldata osoa ematen diote erakundeari. Trukean, erakundeak oinarrizko guztia ematen die.

Numerario urgazleak emakumezko kide ezkongabeak dira. Etxe berezietan bizi dira, eta ez daukate kanpoko lanik. Euren eginkizuna Opus Deiren etxeetako eguneroko beharraz arduratzea da.

Kritikak aldatu

Opus Deik kritika ugari jasan ditu, batez ere Eliza Katolikotik bertatik, hain zuzen Opus Deiko kide horien eta euren familien artean, edo Askapenaren Teologiaren aldekoen partetik. Sekta gisa jokatzea leporatzen zaio, ezkutuan eta kontrol handiarekin. Hau da, kideek ezin dute bere partaidetza publikoki ezagutarazi, nagusi baten baimena izan ezean, 1950eko konstituzioaren aginduz. Horrek espekulazio itzela ekarri du kidea nor izango den edo nor ez. Gainera, nagusiek eguneroko bizitzaren alderdi guztiak kontrolatzen dizkietela (posta, aisialdia, sexu-harremanak) ere egotzi zaio. Ez da ahaztu behar numerarioek diru guztia erakundearen esku uzten dutela.

Partaide berriak biltzeko orduan ere, jarduera maltzurra eta oldarkorra erabiltzea kritikatzen zaio. Batzuetan numerarioei eskatzen zaie haien lagunen artean kide berria nor izan litekeen esateko. Balizko partaide berri horiek laudorio eta bileretara joateko gonbidapen asko jasotzen dituzte.

Josemaría Escrivák berak ere kritika andana jaso zituen. Alde batetik, Francisco Franco eta Augusto Pinocheten gobernuak babestu izana leporatzen zitzaion, baita haren izaera atzerakoia ere. Beste alde batetik, hain azkar santu bihurtzeak (gogora dezagun 1975ean hil arren 2002rako santu izendatu zutela) era guztietako susmoak eta zurrumurruak piztu zituen.

Eliza Katolikoan dagoen barneko papera ere eztabaidagarria da, prelatura pertsonalaren egoerak independentzia handiegia ematen dielako. Praktikan elizaren barneko eliza dela argudiatzen dute. Gainera, Opus Deiren eragina Elizaren barnean luzeegia da, askoren ustez.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu