Optoakopladorea elektrikoki isolaturik dauden zirkuituen artean seinaleak argi moduan igortzen duen gailua da. Orokorrean, zirkuitu horiek, igorle eta hartzaile bana dira.

Konfigurazioa aldatu

 
Diodo argi-igorle eta fototransistore banaz osatutako optoakopladorearen eskema.

Inplementaziorik ohikoena euren artean isolaturik dauden diodo argi-igorle eta fototransistore banaz osatutako zirkuitua da. Hau da, korronte elektrikoa ezin da bigarren zirkuitutik igaro baina argia, aldiz, bai. Beraz, optoakopladorearen sarreran seinale bat aplikatzen denean diodo argi-igorleak argia ematen du. Ondorioz, argi-sentsorea aktibatzen da eta honek optoakopladorearen irteeran seinale elektriko bat ezartzen du. Hori dela eta, optoakopladoreek zirkuituak gaintentsioetatik babesteko aukera ematen dute.

Detektagailua, fototransistorearen ordez, fotodiodoa denean, irteerako korrontea detektagailura heltzen den argi-kantitatearen proportzionala da. Kasu honetan, fotodiodoak modu fotovoltaikoan edo fotoeroalean lan egin dezake.

Batzuetan, diodo argi-igorleen beharrean, goritasun-lanparekin igortzen da kommutatura azkarragoak lortzeko. Gainera, goritasun-lanparek zaratak hobeto iragazten dituzte. Dena den, lanparek diodo argi-igorleek baino denbora gutxiago diraute.

Kanpo estekak aldatu