Probabilitate-teorian, ontzi-eredua edo ontzi-problema hainbat fenomeno modelizatzeko zorizko eredu bat da, non elementu ezberdinak ontzi batean dauden kolore ezberdinetako pilotekin parekatzen diren. Ereduan ontzitik pilota kopuru bat zoriz atera eta kolore bakoitzeko pilota kopurua zenbatzen da. Eskema horretatik kolore jakineko pilota kopuru bat suertatzeko probabilitateak kalkulatzen dira, besteak beste. Horretarako, parametro garrantzitsu moduan, pilotak erauzi ahala ontzira itzultzen diren zehaztu behar da. Eredua hainbat arlotan aplika daiteke, hala nola kalitate-kontrol estatistikoan, pieza akastunak eta akasgabeak bereiziz, laginketan, finean ontzitik pilota ateratzea laginketa prozesu batekin pareka baitaiteke. Ontzi-eredu zabalduenetakoa Polyaren ontzi-eredua da, non bi koloreko pilotak dauden ontzi batetik aldi bakoitzean pilota bat erauzi ondoren, berriz ere ontzira sartzen den, kolore bereko beste pilota batekin batera. Kasu horretan, epe luzera ontzian izango den pilota beltz eta zurien kopuruen banaketa zehaztea helburua. Polyaren ontzi-eredua bereziki epidemiologian baliatu da gaixotasun batek kutsatzearen eraginez populazio batean duen hedapena ikertzeko.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.