Ongi-etorriya ("Ongietorria") Pello Mari Otaño bertsolariak 1901ean idatzitako bertsoa da. Akrostiko bat egiten du Otañok bertso honetan. Lerro bakoitzaren lehenengo letra hartu eta goitik behera irakurtzen bada, "Jose Mari Aldasoro" izena irakur daiteke. Jaun hri nor izan zan ez da jakina. Baina, itxura danez, Argentinan gaixoturik, Euskal Herrira etorri zan osasunaren bila; eta, sendatu ondoren hara ostera joan zenean, Otañok zortziko txiki hauekin eman zion bere ongi-etorria.[1]

Bi bertso hauek Buenos Airesko La Baskonia aldizkarian argitaratu ziren, beraren 287 zenbakian, 1901eko irailaren 20an.[2]

Hitzak aldatu

Jaioterri maitera,
Osasun ondoren,
Sortu ziñan lurrari
Eskatzera arren!,
Megope ta gorputza
Aunaturik emen,
Run-run gozuen billa
Iritxi ziñaden.

An utzirikan oraiñ
Lagunak ta erriya,
Denai egiñik berriz
Agur mingarriya,
Sendoturik dakartzu
Osasun berriya;
Rezibi zazu nere
Ongi-etorriya.

Erreferentziak aldatu

  1. Otaño, Pedro María. (1994). Bertso Guziak. Sendoa argitaldaria. Auspoa Liburutegia.
  2. Zavala, Antonio. (1993). Pedro M. Otaño eta bere ingurua (II). Euskaltzaindia - Auspoaren Sail Nagusia - Sendoa, 74 or..

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu