Ondategiko haritza

aparteko zuhaitz katalogatua Araban

Ondategiko haritza, ofizialki aparteko zuhaitz izendatuakoa, Ondategi herrian dago Sarragoa izeneko lautadan, beste haritz nabarmen batzuk ere badiren inguru batean. 1997an izendatu zuen aparteko zuhaitz Eusko Jaurlaritzak[1].

Ondategiko haritza
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
HerriaOndategi
Koordenatuak42°57′13″N 2°44′06″W / 42.95370971°N 2.73489367°W / 42.95370971; -2.73489367
Map

Datuak aldatu

600 urte inguru dituela uste da, eta bere bizitza zikloaren erdian dagoela, osasuntsu eta hazten. 1990 eta 2017 urteen artean 6.4 metro hazi zen altueran, eta enborraren perimetroa 80 cm-tan loditu zen.

 
Zuhaitzaren 2017ko neurriak.

1936ko gerra arte abuztuaren 10ean San Lorentzo erromeria egiten zen zuhaitzaren itzalean[2].

 
Haritzaren itzalpea.

Erreferentziak aldatu

  1. Jaurlaritza, Eusko. (2012-07-27). «23/1997 DEKRETUA, otsailaren 11koa, Euskal Autonomi Elkarteko zuhaitz apartekoen bigarren izendapena egiteko dena.» www.legegunea.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).
  2. «Árboles del País Vasco» sites.google.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-10).

Kanpo estekak aldatu