Onagra onagrazeoen familiako eta Oenothera generoko hainbat landare belarkararen izena da. Zurtoina zuzena eta arantzatsua dute, eta hostoak txandaka antolatuak, osoak nahiz gingildunak. Gehienek lore handia dute, lau hostokoa, eta kolorez horia. Fruitua kusku-egiturakoa dute, lau ziskutan banatua. Berez Ameriketakoak dira, baina Europan ere zenbait espezie nahiko zabalduta daude, apaingarri erabiltzeko batzuk, hazi oliotsua dutelako beste batzuk. Ezagunenak Lamarcken onagra (Oenothera glazioviana) eta onagra arrosa (O. rosea) dira.

Onagra
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPlantae
OrdenaMyrtales
FamiliaOnagraceae
SubfamiliaOnagroideae
Generoa Oenothera
Azpibanaketa
Ikusi testua
Matxinsaltoa onagra lorean.

Espezieen zerrenda aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu