Olinpia[1] (grezieraz Ολυμπία) Antzinako Greziako Elis barrutian zegoen santutegi bat izan zen. Kronio mendiaren oinean eta Alfeo ibaiaren ertzean kokatzen zen. Bere ospea antzinaroan bertan Olinpiar Jokoak ospatzeari zor dio.

Olinpia
 UNESCOren gizateriaren ondarea
Kokapena
Estatu burujabe Grezia
Lurraldeko administrazio-erakundeDecentralized Administration of Peloponnese, Western Greece and the Ionian Islands
EskualdeaMendebaldeko Grezia
Prefecture of GreeceElide (unitate erregionala)
UdalerriaAncient Olympia Municipality
Kokapen fisikoaAncient Elis (en) Itzuli
Koordenatuak37°38′18″N 21°37′48″E / 37.6383°N 21.63°E / 37.6383; 21.63
Map
Altitudea69 m, itsas mailaren gainetik
KudeatzaileaEphorate of Antiquities of Ilia
IzenaZeus
Arkitektura
Azalera106 ha
Gizateriaren ondarea
Irizpidea(i), (ii), (iii), (iv) eta (vi)
Erreferentzia517
Eskualdea[I]Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea1989 (XIII. bilkura)
Bisitariak urtean423.424
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

Bestalde, Olinpia greziar munduko erlijio gune garrantzitsua izan zen, hirian santutegiaz gain Munduko Zazpi Mirarietako bat zen Zeusen Olinpiako estatua ere kokatu baitzen.

Historia aldatu

Olinpiako lehen aztarna arkeologikoak K.a. laugarren milurtekoko zeramika zatiak dira, neolitoaren amaieran. Brontze Aroaren kokalekuen aztarnak aurkitu dira, horien artean, Pelopioren beheko geruzetan aurkitutako hilobi bat. Ziur asko, toki honetan, jada bazegoen santutegi bat, Mizenasko aldiaren amaieran, K.a. X-XI. mendeetan sortzen hasi zen arren. Eta tokian aurkitutako Zeus irudikatzen duten lehen estatuak, aro geometrikokoak dira.[2]

Garai klasikoan, Zeusen tenplua eraiki zen, Zeusen urre eta bolizko estatu erraldoi bat, Fidiasek egina, Munduko Zazpi Mirarietako bat zena. Zeusen tenplutik gertu, indusketa arkeologikoek, Fidiasen tailerra aurkitu dute, eskultorearen tresna ugarirekin.[3]

K.a. 342tik Alexandro Handiaren protektoratua izan zen, Olinpia erabili zuen erbesteratuei buruzko bere Erabakia iragartzeko.

Erromatar dominazioan, Olinpia aberastu egin zen, bereziki perimetro sakratua, Altisa, non Neronek jauregi bat eraikitzea agindu zuen. Adriano hil ondoren hiria gainbeheran sartu zen eta azken jokoak 393an ospatu ziren. Barbaroen inbasioek santutegia suntsitu zuten. Handik gutxira herrixka txiki bat sortu zen, Fidiasen tailerra basilika peleokristau bihurtu zen bitartean. Hala ere, 522 eta 521n gertatutako bi lurrikarak, tokia suntsitu eta uztea eragin zuten, Alfeo eta Kladeo ibaietako harrabotsek eta Kronio mendiko lur-irristatzeek estali zutena.

Olinpiar Jokoak aldatu

Sakontzeko, irakurri: «Antzinaroko Olinpiar Jokoak»

Olinpia, antzinatik ospetsua izan zen, lau urtean behin ospatzen ziren Olinpiar Jokoen egoitza izan zelako, eta Delfosen ospatzen ziren Pitiar Jokoen pareko garrantzi zute. Lehenbizikoak Olinpiar Jokoak K.a. 776.[4]urtean ospatu ziren, azkenekoak aldiz 394. urtean, Teodosio I.a Handiaren ustez antzinako paganismoarekin lotura zutelakoan debekatu egin zituenean. Denera, aro hartan 1.169 urtez ospatu ziren.[5]

Ondoren aldatu

Barbaroen Inbasioek hiria arpilatu zituzten, ondorioz herrixka gisa biziraun zuen. Azkenean bertako biztanleek herrixka hustu eta Alfeo ibaiko alubioiek lurperatu zuten arte.

1829. urtean frantziar espedizio batek toki honetan indusketak hasi zituen, XIX. mendearen amaieran alemaniar espedizioak betebehar horretan jarraitu zuen, azken hauek Praxiteles eskultoreak eginiko Hermes jainkoaren estatua topatu zutelarik. XX. mendearen erdialdera estadioa lurpetik atera zuten.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. «Υπουργείο Πολιτισμού και Αθλητισμού | Ολυμπία» odysseus.culture.gr (Noiz kontsultatua: 2020-04-28).
  3. (Gaztelaniaz) Centre, UNESCO World Heritage. «Centro del Patrimonio Mundial -» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2020-04-29).
  4. www.google.com (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).
  5. (Gaztelaniaz) Olimpia, OlimpiaCiudad de GreciaMapas de OlimpiaEntidadCiudad • País Grecia • FundaciónSiglo X. Imagenes de. «Olimpia - EcuRed» www.ecured.cu (Noiz kontsultatua: 2020-04-20).

Kanpo estekak aldatu