Oligopolioa merkatu batean enpresa multzo txiki bat nagusitzen denean gertatzen den konkurrentzia egoera da. Merkatua menderatzen duten enpresa horietako bakoitzari oligopolista deritzo. Oro har, oligopolioak kontsumitzailearentzat kaltegarriak direla irizten da, produktuak beste konkurrentzia-egoeretan baino prezio altuagoa izaten duelako. Oligopolioak sortzearen arrazoiak anitz izan daitezke, baina merkatura sartzeko sarrera-hesiak (sektorean sartzeko inbertsio altuak, gobernuen erregulazio zorrotzak) eta lehiakide berriak kanporatzeko oligopolisten beraien arteko itunak izan daitezke.

Mikroekonomian, oligopolio (antzinako grezieraz: ὀλίγος, gutxi eta antzinako grezieraz: πωλεῖν, saldu), saltzaileek edo zerbitzu hornitzaileek (oligopolistek edo oligopolistek) kopuru handia duten merkatua da. Merkatu txikia da, saltzaile edo hornitzaile gutxi batzuek dira nagusi. Merkatu hauetan parte hartzaile gutxi daudenez, oligopolio bakoitzak bere lehiakideen ekintzen jakinen gainean dago.Enpresa baten erabakiak beste enpresetan eragiten dute eta hori dela eta oreka bat ezartzen da . Horrela merkatuan ez dago konpetentziarik.

Oligopolioak merkatu jakin batean eskaintzen dituen zenbait enpresaren existentzia suposatzen du, beti ere hauek produktu bera eskainiz. Inork ez du merkatuan erabat inposatu, egoera honek monopolioa kasu bat eragingo baitu.

Horrenbestez, hauen artean borroka aparta dago eta enpresek  erabaki estrategikoak hartzen dituzte merkatu kuota handiena hartu ahal izateko, lehiakide bakoitzaren negozioaren egitura eta indarguneak kontuan hartuta. Oligopolioan, lehiaketa ezak kontsumitzaileei eragiten die (ondasun eta zerbitzuetan)

Posizioaren bitartez, enpresa oligopolioek ,merkatuaren ahalmena dute eta kontsumitzaileek eragin negatiboak eragiten dituzte, besteak beste: prezio altuagoak izatea, ekoizpen txikiagoak, kalitate maila baxuagoak edo hornitzaile berriak sartzea galaraztea.

Oligopolien modeloak aldatu

Ez dago oligopolioaren teoria orokor bat, baizik eta monopolioen eta duopolioen egoera oligopolistikoak eta hauetako bakoitzak kasu konkretu bakoitzerako eskaintzen dituzte  erantzunak .Esate baterako:Espainiako elektrizitate konpainiak eta erregai banatzaile handiak . Repsol, Campsa, Petronor eta abar..

Oligopolioko egoerak oso ohikoak izaten dira industria batean eskala ekonomiak oso handiak direnean eta beharrezkoa izaten da inbertsio handiak egitea merkatuak sartu ahal izateko, halaber, merkatuan  lehia berrien sarbidea zaila izaten da arrazoi juridiko edo administratiboengatik denean,

Joko- teoria aldatu

Oro har, joko-teoria aplikatzen denean, enpresak bakoitzak erabakiak hartu ahal izango ditu bere erabakien multzoan eta horrez ondorioz beste enpresa eta berak, emaitz jakin bat lortuko dute. Batzuetan ordea, enpresa bakoitza erreakzio-kurba bati esleitzen zaiola dirudi. Adibidez, beste enpresek erabakiak hartzen badituzte eta gure enpresak besteek zein erabaki hartu dituzten jakingo balute, bertatik ahalik eta irabazi gehien ateratzen saiatuko ziren.

Joko-teorian,  Nash oreka joko batean oreka egoera definitzen duen puntua da. Oreka horretan, joko edo lehia bateko parte hartzaileetako bakoitzak ezin du espero bere etekina berak hartutako erabakia aldatuz hobetuko denik, murriztuko dela edo, kasurik onenean, berdina izango dela . Hala, jokalariek hartutako erabakiak atxikitzea izango dute, eta hortik dator egoeraren oreka-izaera.

Hala ere, kasu komun bat ere izan daiteke, hau da enpresa bat liderra izatea eta besteak jarraitzaileak. Kasu honetan, enpresa guztiek orekara iritsiko direla suposatuz, abantailak enpresa liderrak du.(adibidez,beste enpresekin alderatuz abantaila handia izatea) honek erabakia lehen hartzera eragiten dio eta ondoren jarraitzaileek hartuko dute.

Beste kasu bat kolusioa da. Kolusioa, merkatu batean batera eta modu koordinatu batez jarduteko bi enpresa edo gehiagok egiten duten hitzarmena da ondasunak eta prezioak koordinatuak izan daitezen eta horietako bakoitzaren onura osoaren lorpen handiagoa lor dezaten.

Oligopolioa berez,  ekoizle kopuru txikia duten merkatu-egoera bezala definituko dugu. Modu honetan, merkatuaren boterea lortzen dute eta prezio altuagoak eta kopuru txikiagoak dituzte

Hau monopolioaren  kasu oso antzekoa  da, baina boterea ez dago ekoizle bakarrean kontzentraturik, monopolioan gertatzen den moduan baizik eta ekoizle talde txiki batean.

Oligopolioaren ezaugarriak aldatu

Honako hauek dira oligopolioaren ezaugarri garrantzitsuenak:

1.   Errealitatean ,konpetentzia ez da existitzen, merkatua enpresa jakin batzuetara baitago zuzendua. Honako hauek merkatuaren  70% baino gehiago hartzen dute. Enpresa berri bat merkatu honetan sartzea ia ezinezkoa da.

2.   Bi ondasun mota sortzen dira : homogeneoa ( Lehengai edo gutxi prozesatuak) eta ezberdinduak ( Hauek aldiz prozesatuagoak dira, adibidez, aparatu elektronikoak). Zer gertatzen da zerbitzu enpresak badira?

3.   Baliabide ugari erabiltzen dira marketin eta publizitateko enpresetatik. Oraindik eta gehiago enpresa berriak badira.

4.   Asko erabiltzen da Dumping- a ( prezioak beheratzea, produkzioko kostuen azpitik), horregatik ez dago konpetentziarik mota honetako merkatuan.

Erreferentziak aldatu

Bibliografia aldatu

·         Bayer, R. C. (2010). Intertemporal price discrimination and competition. Journal of economic behavior & organization, 73(2), 273-293.

Enlaces externos aldatu

·        Microeconomics by Elmer G. Wiens: Online Interactive Models of Oligopoly, Differentiated Oligopoly, and Monopolistic Competition

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.