Olentzero joan zaigu

Gabon kanta

Olentzero joan zaigu... bertsoekin hasten den abesti herrikoi tradizionala euskal gabon kanta ezagunenetakoa da. Olentzero pertsonaia zehaztasunez deskribatzen du eta horren arabera osatu da egungo Olentzeroren irudi komunena.[1]

Olentzero joan zaigu
Jatorria
Ezaugarriak
Genero artistikoaGabon kanta eta Zortziko txikia
Hizkuntzaeuskara
TonoaRe maior
Olentzero eta Maria Domingi

Olentzeroren laguna den Mari Domingik ere badu bere abestia.

Olentzeroren inguruko hainbat kanta abesten dira, baina honako hau litzateke ezagunena. La Farandole de Joyeuse melodia erabiltzen da kanta hau jotzeko. XVII. mendean bereganatu zuten txistulariek. Hainbat bertsio daude kantu honen inguruan[2]. Esaterako, bertsio batzuetan "entendimenduz jantzia" esan beharrean "entendimentu gabia" ageri da. Olentzeroren adierazpen paganoan, XX. mende bukaerakoan hain zuzen ere, kristautasunaren erreferentzia kentzeko "negua joan dala" esaten zuten "Jesus jaio dala"ren ordez.

Olentzero abestia. Ahozko kantutegitik hartutako partitura

Hitzak aldatu

Olentzero joan zaigu
mendira lanera
intentzioarekin
ikatz egitera.
Aditu duanian
Jesus jaio dela (edo negua heldu dala)
lasterka etorri da
berri ematera.
Horra, horra,
gure Olentzero,
pipa hortzetan duela
eserita dago
kapoiak erre baitu
arrautzatxoekin
bihar merendatzeko
botila ardoakin.
Olentzero buruhandia
Entendimentuz jantzia
Bart arratsian edan omen du
Hamar arroko zahagia
Hau urde tripa haundia!
Tralalala tralalalala (bis)

Beste bertso batzuk:

Olentzero gurea
ezin dugu ase,
osorik jan dizkigu
hamar txerri gazte.
Sahieski ta solomo,
horrenbeste heste,
Jesus jaio delako
erruki zaiteze.
Horra, horra...
Olentzero dakarzki
atsegin ta poza,
jakin baitu mendian
Jesusen jaiotza.
Egun argi honetan
alaitu bihotza,
kanpo eta barruan
kendu azkar hotza.
Horra, horra...
Olentzero gurea
begiran honera,
izar dizdizari bat
doa Belenera.
Bere argiz dizdiraz
goazen estalpera,
Jesus haurtxoarekin
gaua pasatzera.
Horra, horra...

Partitura eta audioa aldatu

 

Erreferentziak aldatu

  1. Oskarbi. «Olentzero» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-22).
  2. «Solstizioa - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-24).
 
Olentzero

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu