Oleg Vladimirovitx Deripaska (errusieraz, Оле́г Влади́мирович Дерипа́ска; Dzerzhinsk, Errusia, 1968ko urtarrilaren 2a) enpresaburu errusiar bat da, oligarken taldekoa, aluminioan bereziki aberastutako Rusal enpresaren bidez.

Oleg Deripaska

(2020)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakОлег Владимирович Дерипаска
JaiotzaDzerzhinsk1968ko urtarrilaren 2a (56 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
 Zipre
BizilekuaKrasnodar kraia
Mosku
Londres
Lehen hizkuntzaerrusiera
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Hezkuntza
HeziketaPlekhanov Russian Economic University (en) Itzuli 1996) : ekonomia
MSU Faculty of Physics (en) Itzuli
Hizkuntzakpoloniera
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, inbertitzailea, enpresaburua, mezenasa eta fisikaria
Jasotako sariak
KidetzaNavalny 35

deripaska.ru eta deripaska.com
Twitter: deripaskaoleg Instagram: oleg.deripaska Telegram: olegderipaska VK: o.deripaska Edit the value on Wikidata

Ibilbidea aldatu

Deripaska Dzerzhinsk-en jaio zen, Nizhni Novgorod-en oblastean, baina Krasnodarreko eskualdean hazi zen. 1993an, Moskuko Estatuko Unibertsitateko fisikako ohoreekin graduatu zen, eta 1996an, Plekhanov Ekomonia Unibertsitatean ekonomiako gradua lortu zuen. Baina titulu horiek lortu orduko jada negozioetan sartu zegoen[1].

Saianogorsk-eko metal fundizioan akzio jabetza akumulatu eta (1994-1997) zuzendari nagusia izan zen, Sibirski aluminiozko inbertsioko industria-taldeko (1997-2001) lehendakari bilakatu. Talde hori Basic Element Investment Companyren batu zen gero, Roman Abramovitxen taldearekin, eta Rusal sortu zen horrela, Errusiako aluminioaren erraldoia: sortu eta berehala, bere erdia erosi zion Deripaskak Abramovitxi bi mila milioi diolarretan[1]. Bakea sinatzeko modua izan zen, izan ere Abramovitx eta Deripaska talde etsaien buru izan ziren "aluminioaren gerran", Errusiak 1990eko hamarkadan metalen industria honetan ikusi zuen jabetza-akumulazioaren gatazkan[2].

Erreferentziak aldatu

  1. a b (Ingelesez) Connor, John T.. (2011-08-10). Out of the Red: Investment and Capitalism in Russia. John Wiley & Sons ISBN 978-1-118-16076-3. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).
  2. (Ingelesez) Skrabec, Quentin R.. (2016-12-20). Aluminum in America: A History. McFarland, 212 or. ISBN 978-0-7864-9955-7. (Noiz kontsultatua: 2022-03-12).

Kanpo estekak aldatu