Alemaniako ipar-ekialdeko antzinako estatua. Oldenburg, Lübeck eta Birkenfeld lurraldeek osatzen zuten.

Armarria
Oldenburg dukerria, Alemaniako Inperioan

Historia aldatu

Saxoniako dukerriaren mendeko konderria zen hasieran. XII. mendean burujabetasuna lortu zuen, eta Elimarren ondorengoak bihurtu ziren Oldenburgeko printze eta agintari. 1448an Kristian kondea Danimarkako, Suediako eta Norvegiako errege izendatu zuten, eta bere anaia Gerardi eman zion Oldenburg. 1777an dukerri bihurtu zen Oldenburgeko konderria, eta 1803an agintariak oinordekotzaz izendatzen zuen printzerri izan zen. 1810ean Napoleon I.ak menderatu zuen. 1813an berriro dukerri bihurtu, eta Hannoverren mende geratu zen. Austriaren kontrako gerran Prusiarekin bat egin zuen. 1871n Alemaniako Inperioan sartu zen. 1946an Saxonia Behereko land bihurtu zen, Alemaniako Errepublika Federalaren barnean.

Erreferentziak aldatu