Artikulu hau Bizkaiko Trapagaran udalerriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Olaso dorrea».

Olaso jauregia Bizkaiko Trapagaran udalerrian dagoen jauregi bat da. Gaur egun Kultur Etxe gisa erabiltzen da.

Olaso jauregia
Olaso jauregiaren aurrealdea.
Irudi gehiago
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Bizkaia
HerriaTrapagaran
Koordenatuak43°18′N 3°02′W / 43.3°N 3.04°W / 43.3; -3.04
Map
Arkitektura

Jainkoaren Itxuraldaketaren eliza eta Trapagarango udaletxetik hurbil dago.

Historia aldatu

XX. mendearen hasieran eraiki zuen José Rufino Olaso La Puentek eraikiarazi zuen. Ez da jatorrizko lana, XVI. mendean Olaso sendiak Gipuzkoako Bergara udalerrian eraiki zuen Olaso dorrearen kopia baizik.

Eraikina aldatu

Eraikinak estilo gotikoari jarraitzen dio. Fatxada nagusiko balkoi baten xehetasuna. Fatxada harlanduzko harrizkoa da. Balkoiari dagokionez, burdinezko bere balaustrada nabarmentzen da. Behealdean, landa-motiboekin ornatuta dago. Beste aldetik, atea ere aipatu beharra dago. Fuste leuneko zutabetxoez banatuta dauden bi bao zuzenez osatuta dago. Bere gainean bi arku konopial daude bermatuta. Balkoia moldura lerronahasi batez errematatuta dago. Bere barruan, alboetan bi irudi dituen armarri bat dago.

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu