Okulu

lehio biribil edo obala, batez ere ganga edo kupula batean

Okulu bat (latinezko oculus, oculi, “begia”) leiho biribil edo obalatu bat da, normalean ganga edo kupula batean kokatua, baina horma bertikal batean izan daitekeena. Funtzio nagusia argiztapena da, baina apaingarri ere erabil daiteke.

Agriparen Panteoiko okulua (Erroma, 125 K.o.).

Antzinaroan agertu zen lehen aldiz eta maiz erabili izan da arkitektura neoklasiko eta bizantziarrean.

Historia aldatu

Antzinaroa aldatu

Okulua antzinako erromatarrek erabili zuten, eta adibiderik onenetakoa Agriparen Panteoiko kupularena da. Aire zabalera irekia, euria sartzen da bertatik eta lurrera erori, non hustubideek daramaten. Irekidurak txikia dirudien arren, 8,2 metroko diametroa du, areto osoa ongi argiztatzeko aski.

Bizantziar arkitektura aldatu

Okulua oso erabilia izan zen Bizantziar Inperioko arkitekturan. Sirian erabili zen gehien bat V. eta VI. mendeetan eta berriz ere X.ean. Konstantinoplako Mirelaion elizan (920 inguru, egun Brodrum meskita) alboko bi fatxadetan bi okulu daude solairu-erlaitzen gainean[1].

Arkitektura pizkundetar eta neoklasikoa aldatu

Arkitektura pizkundetarreko okuluaren lehen adibideak Florentziako katedralean ikus daitezke, nabeko klerestorioan eta arkuteriaren goialdean[2].

Italiar Pizkundean kupulen eraikuntza berrabiatu zenetik, okulu irekien ordez, hainbat leiho biribil, sabai-leiho eta beste irekidura mota garatu duren. Adibidez, Palladioren Villa Rotonda ospetsuan frontoietan ageri dira, eta ez kupulan. Okulu- leihoen erabilera asko hedatu zen arkitektura barrokoan.

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Ćurčić, Slobodan; Johnson, Mark Joseph; Ousterhout, Robert G.; Papalexandrou, Amy. (2012-01-01). Approaches to Byzantine Architecture and Its Decoration: Studies in Honor of Slobodan Ćurčić. Ashgate Publishing, Ltd., 148– or. ISBN 978-1-4094-2740-7..
  2. (Ingelesez) The Cathedral of Santa Maria del Fiore, Florence. 2014-03-27 (Noiz kontsultatua: 2013-01-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu