Odometroa (grezierazko ὁδός, "bidea" eta metro, "neurtu") bidaia batean auto batek edo beste edozein ibilgailuk egindako distantzia adierazten duen gailu bat da.

Odometro digitala abiadura neurgailu analogiko batean.
Odometro mekanikoa

Odometro mekanikoak, oro har, zenbakiak leihotxo batetik erakusten dituen gurpil batzuez osatuak daude. Autoen kasuan, abiadura neurgailuarekin batera etortzen dira. Guztirakoak (autoa fabrikatu zenetik egindako kilometroak), partzialak (zerora jarri zen azkenekotik egindakoak) edo biak izan ditzake.

Egun fabrikatutako ibilgailuek, odometro elektronikoak dituzte, guztirakoen balioa, birprogramaketa baten bidez manipulatzea ahalbidetzen dutenak. Tokiren batzuetan, zehaztasun digitaleko odometro elektronikoak erabiltzen dira, garraio zerbitzu batean distantziak neurtzeko, zehatzagoak eta ikusteko errazagoak baitira. Datuak grafikoki erregistratzen dituzten takografoak ere erabiltzen dira. Odometro hauetako batzuk, kontrolerako, zeroan jarri den aldien edo egindako bidaien zerrenda bat mantentzea ahalbidetzen dute.

Kanpo estekak aldatu