Odol-seruma edo odol gazura fibrinogenorik gabeko odol-plasma da, hots, gatzapen edo koagulazio faktorerik gabeko plasma. Gatzatzen ez den odol-plasmatzat jo daiteke, beraz.

Odol-serum
Xehetasunak
Honen parteodola
Identifikadoreak
FMA63083
Terminologia anatomikoa

Plasmak dituen osagaiak ditu, fibrinogenoa izan ezik: proteinak, hormonak, glukosa, oxigenoa, lipidoak, gatz mineralak, etab.

Laborategian odol-seruma odoletik lortzen da: odola gatzatzen uzten da, eta gero odolbildua erauzten zaio. Odolbildurik gabeko likido hori zentrifugatu egiten da, eta saiodiaren gainaldean geratzen den horixka koloreko likidoa odol-seruma da.

Antigorputzak dituenez, seruma ospitale eta kliniketan erabili ohi da, diagnostikorako zein terapiarako.

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau anatomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.