Odiseo deritzon gudari baten erretratua

Odiseo deritzon gudari baten erretratua (gaztelaniaz: Retrato de un gudari llamado Odiseo) Iruñean dagoen Jorge Oteizaren eskultura bat da. Bere kutxa metafisikoen azterketan egindakoa da, eta karga sinboliko handia du, greziar mitologiako pertsonaia bat Euskal Herriarekin lotzen baitu[1].

Odiseo deritzon gudari baten erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Jorge Oteiza
Sorrera-urtea1975
Ezaugarriak
Materiala(k)altzairua
Genero artistikoaarte publikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Nafarroa Garaia
UdalerriaIruñea
Koordenatuak42°49′N 1°39′W / 42.81°N 1.65°W / 42.81; -1.65
Map

Izena aldatu

Eskulturaren izena Odiseo deritzon gudari baten erretratua gisa aurkezten du Iruñeko udalak, baina Oteizak zioen gudari armatu gisa adierazi behar zela[2].

Eskultura aldatu

Iruñean dagoen bertsioa 1990an Jorge Oteiza gipuzkoar eskulturgileak egin zuen eta 1992an bertan paratua izan zen. Hala ere, 1975an hasi zen lanean, Esperimentazio-ondorioa 3 serieko Omenaldia Mallarmeri[3] 1958ko eskultura oinarri hartuta[1]. Odiseo (Ulises) greziar heroiaren alegoria bat da.

Altzairu beltzezko xaflez egina dago. Neurriak: 250 x 192 x 235 cm. eta 1.500 kilogramoko pisua[1].

Kokalekua aldatu

Iruñeko zitadelan dago, Armada etorbidearen aldeko sarbide nagusia eta bolborategiaren artean.

 
Urrutira.

Erreferentziak aldatu

  1. a b c «Iruñeko Udala -Odiseo deritzon gudari baten erretratua» esculturas.pamplona.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  2. www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Jorge Oteiza - Homenaje a Mallarmé» www.museoreinasofia.es (Noiz kontsultatua: 2021-04-25).

Kanpo estekak aldatu