Odawara gaztelua (japonieraz: 小田原城 Odawara-jō?) Japoniako gaztelu historikoa da, Odawaran (Kanagawa prefeturan) dagoena. Bertan babestu ziren zenbait daimyo Japoniako historiako Muromachi garaian, eta, 1495etik aurrera, Hojo klan berantiarraren bost belaunaldik domeinatu zuten.

Odawarako gaztelua
小田原城
100 Fine Castles of Japan
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturakKanagawa prefektura
Japoniako hiri nabarmenOdawara
Koordenatuak35°15′03″N 139°09′13″E / 35.250833333333°N 139.15361111111°E / 35.250833333333; 139.15361111111
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1418
Ondarea
Webgune ofiziala

Egitura aldatu

Kokagune defentsibo indartsu bat zen, muino baten gainean aurkitzen baitzen, urez beteriko lubakiz, harresiz eta amildegiz inguratua, beste oztopo batzuen artean.

Historia aldatu

Doi leinuaren gotorlekua izan zen Odawara Kamakura Aroan eta egoitza gotortua eraiki zuten oraingo Odawara gaztelutik gertu. 1416an Uesugi Zanshu iraultzaren ondoren Suruga leinuak eskuratu zuen eta 1447an Odawara gaztelua eraiki zuten. 1495ean Hōjō leinuak garaitu zituen, Kantō eskualde osoaren jabe bihurtu zirenak.

XVI mendean hiru setio jasan zituen gazteluak, 1561, 1569 eta 1590an. Lehenengo bietan setiatzaileek ez zuten arrakastarik izan eta Odawarako gazteluak garaitezina izatearen fama hartu zuen. 1590an aldiz Toyotomi Hideyoshik gaztelua eskuratu eta Tokugawa shogunerriaren barnean sartu zuen. Edo Aroan erabilia izan zen eta bi aldiz berrizte lanak egin zituzten, 1633an eta 1706an.

1938an Monumentu historiko nazional izendatu zuten eta 1959an babesturiko eremua handitu egin zuten. Gaur egun Japoniako 100 gaztelu politenen zerrendan sartuta dago.

Kanpo estekak aldatu