Ocaña Kolonbiako ipar-ekialdeko Norte de Santander departamenduko hiria eta udalerria da. 2010ean 94.420 biztanle zituen[1] eta departamenduko bigarren hiririk jendetsuena zen.

Ocaña
municipality of Colombia (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Kolonbia
DepartamenduaNorte de Santander
Izen ofizialaOcaña
Geografia
Koordenatuak8°14′46″N 73°21′19″W / 8.2461°N 73.3553°W / 8.2461; -73.3553
Map
Azalera460 km²
Altuera1202
Demografia
Biztanleria90.037 (2005)
Dentsitatea205,26 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1570
http://www.ocana-nortedesantander.gov.co/index.shtml

Francisco Fernández de Contrerasek 1570ean sortu zuen hiria Nueva Madrid izenarekin. 1828an bertan egin zen biltzarra (Ocañako konbentzioa) garrantzi handikoa izan zen Kolonbiako independentzia prozesuan. Ekonomia jarduera nagusiak bario-meatzaritza eta tipula-laborantza dira. Apezpiku egoitza da[2].

Erreferentziak aldatu

  1. Ocaña: 2005eko erroldaren emaitzak Dane.gov.co
  2. Ocaña[Betiko hautsitako esteka] Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online Academic Edition. Encyclopædia Britannica Inc., 2013. Web. 2013ko apirilak 1

Kanpo estekak aldatu