Oberea linearis

kakalardo espeziea

Oberea linearis Cerambycidae familiako eta Oberea generoko kakalardoa da, zientziarako Lineok 1761ean deskribatu zuena. Europa guztian hedaturik dago eta Euskal Herrian ere aurkitzen da[1].

Oberea linearis
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaInsecta
OrdenaColeoptera
FamiliaCerambycidae
LeinuaPhytoeciini
GeneroaOberea
Espeziea Oberea linearis
Linnaeus, 1761

Deskribapena aldatu

Tamaina txikiko kakalardoa da, 11-15 mm artean neurtzen baitu[2]. Gorputz beltx luze eta estua du eta antena beltz luzeak, ia gorputza bestekoak. Parez pare zabaltzen ditu antenak, intsektuak berak "T" itxura hartuz. Hiru hanka pareak horiak dira.

Ile laburrak estaltzen du gorputza.

Habitata aldatu

Europa guztiko baso hostozabaletan aurkitzen da. Larbak hurritz bizien enborretan hazten dira, arraroa izan ohi de bestelako zuhaitz espezietan aurkitzea[3].

Bizi zikloa aldatu

Bi urteko zikloa betetzen du. Helduak maiatza eta uztaila artean ikusten dira[4]. Emeak hurritzaren adar batean 10-30 mm-ko zulo errektangular bat egiten du eta arrautza bakarra jartzen du bertan. Handik jaiotzen den larba zurez elikatzen da eta galeriak osatzen ditu. Zulaturiko adarretako hostoak lehortu eta erori egiten dira[4].

Bigarren urteko udaberriaren erdialdera pupa eratu eta hiru asteren buruan heldua ateratzen da[4].

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «EHAEko Coleoptera Catalogoa|Heteropterus» www.heteropterus.org (Noiz kontsultatua: 2023-09-09).
  2. «Oberea linearis» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  3. «Guía Visual de la Biodiversidad de Navarra» www.guiavisual-gorosti.org (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).
  4. a b c «Oberea linearis - biology» www.cerambyx.uochb.cz (Noiz kontsultatua: 2024-04-27).

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu