OTC urritasuna jaiotzetiko gaixotasun metabolikoa da, urearen zikloko afekzioen (UCD) artean ohikoena eta bere intzidentzia 1:30 000-koa da. Gaixotasuna X-ri lotua eta errezesiboa da, eta OTC (ornitina transkarbamilasa) entzimaren urritasunean datzanez, entzimopatia bat da. Beraz, sintomak pairatzeko entzima honen aktibitatea nulua izan behar da, edota 0-tik oso gertu egon .

Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
OTC urritasun
Deskribapena
Motasyndromic neurometabolic disease with X-linked intellectual disability (en) Itzuli, urea cycle disorder (en) Itzuli, eritasuna
metabolic syndrome (en) Itzuli
Espezialitateametabolic syndrome (en) Itzuli, medikuntza genetikoa
Pediatria
Asoziazio genetikoa
Identifikatzaileak
GNS-10-MKE72.4
GNS-9270.6
OMIM311250
DiseasesDB9286
MedlinePlus000372
eMedicine000372
MeSHD020163
Disease Ontology IDDOID:9271

Orokorrean, sintomak arazo hepatiko eta neurologikoetan laburbil daitezke: letargia, goragaleak, dieta proteikoekiko anorexia, kalte hepatikoak, krisi konbultsiboak, edema zerebrala, atzerapen mentala, koma eta, kasu larrienetan, heriotza.

Akats biokimikoa aldatu

Urearen zikloa gibelean gertatzen den prozesua da, eta amoniaren eliminaziorako biderik garrantzitsuena da. Izan ere, amonioa metabolito toxikoa da (200μmol- etik gora kalte zerebralak sor ditzake).

OTC entzimak zikloaren bigarren erreakzioa katalizatzen du, ornitina eta karbamilfosfatoa erabiliz zitrulina sintetizatuz. Entzimaren defizientzia dagoenean, amonioa odolean pilatu ( hiperamonemia) eta kalteak sortzen ditu gibel eta Sistema Nerbioso Zentralean. OTC 354 aminoazidoko entzima homotrimeroa da, mitokondriaren matrizean dagoena, eta soilik gibelean adierazten da.

Akats genetikoa aldatu

OTC genea Xp 21.1 eskualdean kokatzen da, 10 exoi eta 9 introiez osatua, luzera 73 kb-takoa izanik. Hau hot- spot eskualde bat denez, bertan “de novo” mutazio puntual ugari gertatzeko joera dago (orain arte 341 mutazio desberdin aurkitu izan dira). Ez da mutazio mota zehatzik nagusitzen. Mutazio gehienak bi taldetan banatzen dira:

Alelo nulua/amorfoa sortzen dutenak: hauek batez ere “de novo” mutazioak dira, agerpen neonatala izaten dutenak. Gizonezkoetan gertatu ohi dira eta, ondorioz, letalak izaten dira. Izan ere, gizonezkoak X kromosomarako hemizigotoak dira.

Alelo hipomorfoa sortzen dutenak: batez ere kasu heredatuak dira. Entzimaren aktibitate erresidual bat mantentzen da eta, beraz, agerpen berantiarra azaltzen dute. Kasu honetan, gaixotasunak multifaktorial gisa jokatzen du, inguruneko faktoreek eragin baitezakete sintomen agerpena (aminoaziodo kantitate handien degradazioa eskatzen dutenak: erditzeak, dieta proteikoek, kirurgiak…). Batez ere emakumeengan gertatzen da ,X-aren inaktibazioa gertatzen delarik (Lyon-en hipotesia). Beraz, emakumeek tarteko fenotipoa agertzen dute.

Hau guztia kontutan hartuta, gaixotasun honek fenotipo oso heterogeneoa azaltzen du.

Diagnostikoa aldatu

Odoleko amonio kontzentrazioa (hiperamonemia–maila eta iraupena zuzenki proportzionalak dira sortuko dituen kalteen larritasunarekiko) eta gernuko metabolitoak (azido Orotiko eta Uridina altuak) neurtuz detekta daiteke gaixotasuna. Emakume heterozigotoetan detekzioa Allopurinol Test-aren bidez burutzen da.

Jaioaurretiko diagnostikoa:

  • Azterketa Genetiko – Molekularrak (sekuentziazioa): mutazioa ezaguna zaigunean.
  • Lotura – analisia (mikrosateliteen bidez): mutazioa zein den eta non dagoen ez dakigunean.

Tratamendua aldatu

Amonio kontzentrazioaren jaitsieran datza. Dietaren bidez proteinen kontsumoa murriztu egiten da. Kasu larrietan, amonioa urearen zikloarekiko independienteak diren beste bide batzuen bidez eliminatzen da. Aipagarrienak: fenilbutirato eta amonul intrabenosoa.

Aurreko tratamenduak nahikoak ez direnean hemodialisia eta transplante hepatikoa egiten dira. Gaur egun, garatzen ari den tratamendua terapia genikoa da, gene ordezkapenean datzana.

Kanpo estekak aldatu