OR6A2
OR6A2 (ingelesez: Olfactory receptor 6A2, "6A2 usaimenaren errezeptorea") proteina bat da, gizakien OR6A2 geneak kodetzen duena.
OR6A2 | |
---|---|
Proteinak kodetzen dituen genea | |
Identifikadoreak | |
Homologene: 2743 Genenames: OR6A2 Ensemble: ENSG00000184933 | |
Taxoia | Homo sapiens |
Kokapena | |
Kromosoma | human chromosome 11 (en) |
Kokapen zitogenetikoa | 11p15.4 |
Hasiera | 6815756 bp[1] |
Amaiera | 6817128 bp[2] |
Transkripzioak | |
RNA ID | NM_003696 |
Ensembl | Zerrenda
|
Beste espezieetan | |
Sagu arrunt | Olfr2 (en) |
Arratoi arrunt | Olr226 (en) |
Arratoi arrunt | LOC100911376 (en) |
Gene-adierazpen eredua | |
Ontologia | |
Kodetzen du | Olfactory receptor family 6 subfamily A member 2 (en) |
Funtzio-molekularrak | |
Osagai-zelularra | Ikusi
|
Prozesu-biologikoak | Ikusi
|
Funtzioa aldatu
Usaimenaren errezeptoreek usaina jariatzen duten molekulekin elkarrekintza dute sudurrean, usaimen gisa ezagutzen duguna sortuz neuronak kitzikatzerakoan. Usaimenaren errezeptoreak G-proteinei lotutako errezeptoreen (GPCR) familia handi bateko kide dira. Guztiek partekatzen dute 7-transmintza domeinuko egitura bat hormonen eta neurotransmisoreen errezeptoreekin, eta usaimen seinaleen transdukzioaz arduratzen dira. Usaimenaren errezeptoreen gene familia genomako handiena da[3].
Garrantzi klinikoa aldatu
OR6A2 genearen bariazioa lotuta egon daiteke pertsona batzuek martorriaren usaimenaren eta zaporearen duten erreakzioarekin: pertsona batzuei asko gustatzen zaien usaina den bitartean, beste batzuei nazka ematen die[4]. Populazioaren % 3tik %21era bitarte xaboiarekin edo oka egitearen usainarekin lotzen dute, edo esaten dute Pentatomidae intsektuen usain txarrarekin lotzen dutela. Honen arrazoia xaboiek, detergente batzuek, martorriak, kanelak eta Pentatomidae familiako intsektuek izaten dituzten aldehidoetan legoke[5].
Erreferentziak aldatu
- ↑ GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000184933. Ensembl.
- ↑ GRCh38: Ensembl release 89: ENSG00000184933. Ensembl.
- ↑ «OR6A2 olfactory receptor family 6 subfamily A member 2 [Homo sapiens (human) - Gene - NCBI»] www.ncbi.nlm.nih.gov (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- ↑ Eriksson, Nicholas; Wu, Shirley; Do, Chuong B.; Kiefer, Amy K.; Tung, Joyce Y.; Mountain, Joanna L.; Hinds, David A.; Francke, Uta. (2012-11-29). «A genetic variant near olfactory receptor genes influences cilantro preference» Flavour 1 (1): 22. doi: . ISSN 2044-7248. (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).
- ↑ (Ingelesez) Callaway, Ewen. «Soapy taste of coriander linked to genetic variants» Nature News doi: . (Noiz kontsultatua: 2021-04-28).