O.K. Corraleko tiroketa

O.K. Corraleko tiroketa Ameriketako Estatu Batuetako Arizona estatuko Tombstone udalerrian jazo zen tiroketa bat izan zen. Gertakari hau Mendebalde Urruneko pistolarien arteko liskar mota honetako ospetsuenen artean sailkatu ohi da. Hollywoodeko filma ugaritan agertu izan delarik. Nahiz eta gaur egun O.K. Corral izendapena daraman, berez tiroketa O.K. Corral aurrean dagoen esparru batean gauzatu zen, halere 1957ko filma baten izenburua O.K. Corraleko tiroketa izan zenetik, gertakari hau Ameriketako Estatu Batu nahiz mundu mailan izendapen honekin ezagutu eta deitu ohi da.

O.K. Corraleko tiroketa
Irudia
Map
Motashootout (en) Itzuli
Data1881eko urriaren 26a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Parte-hartzaileak
Pertsona hilak3
Pertsona zaurituak3

Aurrekariak aldatu

McLaury, Clanton eta Claiborne sendiak Tombstone udalerrian jaun eta jabe ziren. Udalerrian The Cowboys ezizenez ezagunak ziren, bizimodu aske, basati eta bortitzeko nekazariak ziren, horrek ez zuen esan nahi filmetan sarritan irudikatu ohi den bezala, bizimodu ilegalik zeramakitenik. Tombstoneko herritarrek ez zituzten bereziki gorrotatzen, baina ganadu lapurreta bezalako delituak gauzatzen zituztenean bertako Johnny Behan sheriffak babestu ohi zituen.

Cowboy taldeak Earp anaia etorri berriak dirudunen zerbitzupeko tirano batzuen gisa ikusi ohi zituzten, Earp anaiek legea erradikalki udalerriko burgesia babesteko erabiltzen zutela uste zuten.

1879ko azaroaren 1ean Earptarrak Tombstone udalerrira ailegatu bezain pronto, markatutako zaldi baten lapurreta eman zen, zaldi hau Clatondarren arrantxoan topatu zutelarik. Honela Clantondarren ospea gaiztotu egin zen, eta handik aurrera Earp anaiek zaldi eta ganadu lapurtzat jo zituzten

Tiroketa gertatzeko jazo zen gertakari garrantzitsuena 1981eko martxoan jazotako diligentzia baten lapurketa izan zen. Bertan bi bidaiari hilak suertatu ziren eta ondoren hauen erailketaren susmagarri nagusia espetxetik ihes egitea lortu zuen. Hortaz, lapurretaren arduraren inguruko susmoak airean zeuden, susmagarri nagusia Doc Holliday zelarik, bere neska-laguna zen Big Nose Kate emagalduak erailketak berari leporatu baitzizkion. Halere, gerora, Big Noise Kate esandakoaz atzera egin zuen.

Hortaz, jada tiroketa jazo aurretik Earptarren eta Clantondarren arteko giroa dagoeneko nahasi xamarra zegoen. Kontua bi taldeen arteko liskarra noiz eta non gauzatuko zen zetzan.

Ekintza aldatu

Tiroketa bera denboraz oso laburra izan zen. Bertan Doc Holliday pistolaria eta Virgil Earp eta Morgan Earp anaiekin batera Billy Claiborne, Frank McLaury, Tom McLaury, Billy Clanton eta Ike Clanton pistolarien aurka elkar tirokatu ziren. Tiroketa honen ondorioz Frank McLaury, Tom McLaury eta Billy Clanton hil ziren. Hortaz Earptarrak eta Holliday garaile atera ziren.

Ondoren hauek mendeku gisa Morgan Earp hil eta Virgil Earp elbarri utzi zuten. Wyattek bere anaiak mendekatu eta O.K Corralen biziraun zuten gainontzeko guztiak hil zituen.

Bitxikeriak aldatu

Tiroketa hartan parte hartu zuten guztiak ez ziren bereziki oso pistolari jaio edo trebeak, nahiz eta Hollywoodeko filmetan beti hala irudikatu izan: denetan eskarmentu handiena zuena Billy Claiborne zen, Mendebaldeko Urruneko bene-benetako pistolaria, liskar eta katramila ugaritan ibilia; Frank McLaury bera ere tiratzaile ona zen; Virgil Earp, Earp anaietako zaharrena zenak, Gerra Zibilean eta legearen ordezkari gisa eskarmentua zuenez, armak erraztasunez maneiatzen zituen. Aldiz, Wyatt Earp ospetsua ordura arte tiroketa batean bakarrik parte hartua zen; Ike Clanton eta Billy Clanton ahobero batzuk ziren zeozer izatekotan (izatez, Billy Clantonentzat lehenbiziko eta azkeneko tiroketa izan zen, bertan hil baitzen), Morgan Earpek behin ere ez zion inori tiro bakar bat bera ere bota, eta Doc Hollidayek pistolariaren ospea baino, jokalari iruzurgile eta alkohol-zale zurruteroaren ospea zuen beste edozer baino. Beharbada gehienen eskarmentu falta honen ondorioz, tiroketa modu horretan gauzatuko zen.

Zinema aldatu

Kanpo estekak aldatu

31°42′50″N 110°04′03″W / 31.71389°N 110.06750°W / 31.71389; -110.06750