Nurenbergko gaztelua (alemanez Nürnberger Burg) edo Enperadorearen gaztelua (Kaiserburg) Nurenbergen Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreek zuten egoitza da.

Nurenbergko gaztelua
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Bavaria
Gobernu-eskualdeFrankonia Erdikoa
HiriaNurenberg
Koordenatuak49°27′28″N 11°04′33″E / 49.4579°N 11.0759°E / 49.4579; 11.0759
Map
Altitudea334 m, itsas mailaren gainetik
Historia eta erabilera
JabeaBavaria
Arkitektura
Ondarea
Webgune ofiziala

Historia aldatu

Indusketa arkeologikoek erakutsi dutenez 1000. urtearen inguruan gaztelu bat egon omen zen bertan, baina ez da aztarna idatzirik gelditu. Konrado III.a Germaniakoak 1140an gaztelu berria eraikitzeko agindua eman zuen. XIII erta XIV mendeetan zabalkundeak egin zitzaizkion. Aipagarriena 1377an eraikitako Luginsland dorrea. XIX mendean hainbat neurri hartu ziren eraikinak mantentzeko.

Bigarren Mundu Gerran oso kaltetua gertatu zen eta gerra ondoren berriztatu zen.

Ezaugarriak aldatu

Gazteluaren egituran Kaiserraren gelak, zaldunen aretoa, areto inperiala eta kapera erromatarra dira aipatzekoak. Hiru dorre ere baditu, aurrez aipaturiko Luginsland dorrea, eta Heidenturm eta Sinwellturm dorreak eta hauteaz gain 48 metrotako sakonera duen Tiefer Brunnen putzua.

Parkea ere badu eta bertako Am Ölberg muinotik hiriaren ikuspegi ederra dago.

Kanpo estekak aldatu