Nuntzio apostolikoa edo Aita Santuaren nuntzioa, Aulki Santuaren ordezkari bat da, ez Vatikanoko estatuarena, enbaxadore maila duena. Aulki Santua Estatuaren aurrean (baita nazioarteko erakunde batzuen aurrean ere), eta tokiko elizaren aurrean ordezkatzen du, apezpiku-konferentziaaren aurrean, adibidez. Arrazoi honegatik elizako Artzapezpiku maila izaten du. Ohi, Nuntziatura Apostolikoan egoten da. Honek, enbaxada baten pribilegio eta immunitate berberak ditu.

Karl-Josef Rauber artzapezpikua, Belgikako eta Luxenburgoko nuntzioa.

Harreman diplomatikoak enbaxada mailan existitzen ez diren kasuetan, ordezkari apostoliko bat da Aita Santuaren ordezkaritzaren nagusia: kasu horretan, Aulki Santua, tokiko elizaren aurrean baino ez du ordezkatzen. Herrialde askotan, aita santuaren nuntzioak, horrela ezarrita dagoelako, Konkordatoa du, beste enbaxadoreekiko lehentasun diplomatikoa du: Gorputz diplomatikoaren dekanoa da.

Kontzeptu eta historia zehaztasunak aldatu

Bere enbaxadore maila diplomatikoa, Vienako Batzarrean, zehaztua geratu zen, 1815ean. Beste diplomatiko guztiak bezala, nuntzioa herrialde hartzaileak egiaztatua behar izan du.

Nuntzioa Gorputz Diplomatikoaren dekano izatearen kontuari buruz, honela konpondu zen lehentasun diplomatikoari buruz estatuen artean izan zen eztabaida luze bat. Harreman Diplomatikoei buruzko Vienako Konbentzioa izan zen, 1961eko apirilaren 18an heldu zen konponbide honetara, pribilegio hori aita santuaren ordezkariari emanez. Dekanoak Gorputz Diplomatikoaren izenean hartzen du hitza une solemneetan, baina, estatu hartzailea eta ordezkaritza diplomatikoren baten artean izan daitezkeen gatazkak ere konpontzen ditu.

Nuntziaturak, Enbaxada baten antzeko egitura du, Nuntziatura Kontseilari, Nuntziatura idazkariarekin, etab... Aulki Santuko diplomatikoek betetako karguak, guztiak apaizak, Aita Santuaren Akademia Eklesiastikoan prestatuak, 1701ean ezarria. Nuntzio gehienek zerbitzu diplomatikoan dute euren jatorria, horietako batzuk, ondoren, elizbarruti baten bertako apezpiku izatera pasatzen dira edo Vatikanora itzultzen dira dikasterioetan lan egiteko. Horietako batzuk, kardinal izatera iristen dira. Aita Santu batzuk, Joan XXIII.a kasu, lehenago nuntzioa izan zen, Bulgarian eta Turkian. Toki hauetan oso modu maitakorrean gogoratzen dute.

Nuntzioen lana aldatu

Kasu askotan, nuntzioak, gatazketan bitartekari gisa egiten saiatu dira, nuntzioak, jazarritako gutxiengoak babesten saiatu dira. Azkeneko denboretan, Michael Aidan Courtney artzapezpiku irlandarra, nuntzio apostolikoa Burundin, gatazka batean hil den lehena da. Segada batean hil zuten 2003ko abenduaren 29an.

Kanpo estekak aldatu

Gorputz diplomatikoa