Nuestra Señora del Espinoko monasterioa (Vivar del Cid)
Nuestra Señora del Espinoko monasterioa Gaztelako Vivar del Cid herriko eraikina da, Burgosko probintzian. Dorre bat eta barbakana bat ditu inguruan. Gotiko estiloan XV. mendean eraikia, 1620an sute larria pairatu zuen.[1] Elorri Andre Mariari eskainita dago.
Nuestra Señora del Espinoko monasterioa (Vivar del Cid) | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Espainia |
Autonomia | Gaztela eta Leon |
Probintzia | Burgosko probintzia |
Udalerria | Quintanilla Vivar |
Gune populatu | Vivar |
Koordenatuak | 42°25′N 3°41′W / 42.42°N 3.68°W |
Historia eta erabilera | |
Elizbarrutia | Burgosko artxidiozesia |
Kondaira aldatu
Tradizio herrikoi baten arabera, inguruko biztanleek irudi erlijioso batzuk ezkutatu zituzten lurpean musulmanen inbasioan. Urte batzuk geroago, Elorriko Ama Birjina aurkitu zuten. Honi mirari batzuk egotzi zitzaizkion eta baseliza bat eraiki zen, bere inguruan Santa Klara Erregela jarraitzen zuen beaterio bat eratuz.
Historia aldatu
1475ean, Pedro López de Padilla Gaztelako aurreratuak eta haren emazte Isabel Pachecok baimena eskatu zioten Sixto IV.a aita santuari ermita ondoan monasterio bat sortzeko, mojek erabiltzeko. Estilo gotikoko monasterioak sute larria jasan zuen 1620an. XIX. mendean, bestetik, frantsesen inbasioak komentua uztera behartu zituen erlijiosoak.
Komentuan ikusgai dagoen kutxa batean, Mio Ciden eresiaren eskuizkribua gorde zen, 1776an kodizea monasteriotik atera zen arte.
Erreferentziak aldatu
Kanpo estekak aldatu
- (Gaztelaniaz):Monasterioaren webgune ofiziala.