Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina

Nubiako Monumentuak Salbatzeko Nazioarteko Kanpaina 1960 eta 1980 artean garatu zen, eta helburua izan zen Aswango presa eraikitzearen ondorioz Behe Nubia eskualdeko 22 monumentu birkokatzea, urak estaliko zituelakoan bestela.

Nubiako monumentuak salbatzeko nazioarteko kanpaina
Irudia
Motacampaign (en) Itzuli
Denbora-tarte1960 - 1980ko martxoaren 10a
HerrialdeaEgipto eta Sudan
AntolatzaileaUNESCO

Webgunewhc.unesco.org…

Testuingurua aldatu

Monumentuak Egipto hegoaldean eta Sudanen iparraldean zeude, Proiektuaren arrakastaren funtsetako bat izan zen 50 herrialdetako koalizio bat sortzea, eta ondorioetako bat izan zen halaber 1972an Gizateriaren Ondareari buruzko Konbentzioa sortzea, Gizateriaren Ondare izendapen sistema modernora ekarri gaituen hitzarmena[1].

Niloko lehen kataratan, Antzinako Egipto eta Nubiako muga tradizionala definitu zitekeen toklian, Aswan presaren eraikitzeak Nasser lakua sortu behar zuen. Aintzira horrek Nilo ibaiaren ertzak urperatuko zituen guztira 479 km-tan (298 ml), presaren hegoaldean, eta Behe Nubia historikoko eremu osoa hartuko zuen. Eremu horretako tenplu eta ondare arkeologikoa ura igo aurretik erreskatatzea izan zen egitekoa, beraz; tenplu batzuk inguruetan kokatuz, eta beste batzuen garraiatzea antolatuz, harriz harri, beste herrialde batzuetara ere.

Vittorino Veronesek, UNESCOren zuzendari nagusiak, 1960an deskribatu zuen erronka: "Ez da erraza iraganeko herentziaren eta gaur egungo ongizatearen artean aukeratzea; izan ere, herri hori historiako legatu gorenetako baten itzalpean bizi da, eta ez da erraza tenpluen eta uzten aukeratzea".[2]

UNESCOren esanetan, "inoiz egin den erreskate arkeologikoko operazio handiena" izan zen antolatutkoa.[3]

Monumentuak aldatu

Birkokatutako monumentuen kopurua 22 edo 24 artean zenbatu izan da, toki jakin batzuen elementuen definitzeko moduaren arabera.[4] Behe Nubian, Qasr Ibrimen, leku arkeologiko bat geratu zen azkenean bere tokian, kokapenagatik uharte baten muturra bihurtuko zela ikusirik. Birkokatutako lekuak honela taldekatu daitezke:

  • Bi tenplu-talde ia berdin-berdinak ziren gertuko lekuetara mugitu ziren.
  • Hamaika tenplu berreraiki eta hiru oasitan bildu ziren, Nasser lakura begira.
  • Zazpi tenplu bi museotan berkokatu ziren.
  • Herrialde laguntzaileetara bidali ziren bost, laguntza tekniko eta finantzarioaren trukean, "itzulerarik gabeko laguntza" gisa.

Hona hemen birkokatutako monumentuen zerrenda:

Historikoa Lekualdatzea Gaur egungoa
Monumentua Irudia[5] Kokalekua Garaia Data Zuzendaritza Irudia Kokalekua
Abu Simbel (bi tenplu)   gaur egungo kokalekutik 65 m beherago K.a. XIII. mendea 1964-68 Koalizioa   kokapen historikoa baino 65 m gorago, muino artifizialean
Philae tenpluaren konplexua   Philae uhartea K.a. 300etik / K.o. 100 1972–79 Koalizioa   Agilkia uhartea
Amadako tenplua   Amada k.a. 1.400 Frantzia   Amada Berria.
Derrko tenplua   Derr K.a. 1200 Egipto  
Pennuten hilobia Aniban   Aniba Egipto  
Kalabshako tenplua (atea izan ezik, ikus beherago)   Kalabsha k.a. 30. urtea 1962–63 Alemania   Kalabsha berria
Gerf Husseingo tenplua   Gerf Hussein k.a. 100 Egipto  
Qertassiko kioskoa   Qertassi K.o. 100 1960 Egipto  
Beit el-Waliko tenplua   Beit el-Wali k.a. 1200 Egipto  
Dakkako tenplua   Dakka k.a. 200 Egipto   Wadi es-Sebua berria.
Maharraqako tenplua   Maharraqa 0 – 100 AD Egipto  
Wadi es-Sebuako tenpluak   Wadi es-Sebua k.a. 1400–1200 Egipto  
Horemheben tenplua Abu Odan   Abu Oda Nubiar Museoa, Aswan
Akshako tenplua Aksha K.a. 1200   Sudango Museo Nazionala
Buhengo tenpluak   Buhen-a k.a. 1800  
Semnako eki eta mendebaldeko gotorlekuetako tenpluak   Semna k.a. 1900  
Debodeko tenplua   Debod K.a. 100 1960 Espainia   Madril, Espainia
Dendurko tenplua   Dendur K.a. 23 Ameriketako Estatu Batuak   Met museoa, Sackler Hegala, New York
Tafisko tenplua   Taffeh k.a. 25 1960 Herbehereak   Rijksmuseum van Oudheden Leiden (Herbehereak)
Ellesiyako tenplua Ellesiya K.a. 1400 Italia   Egizio Museoa, Turin, Italia
Kalabshako atea   Kalabsha 30 EBB 1962–63 Alemania   Berlingo Egiptoko Museoa, Alemania

Erreferentziak aldatu

  1. (Ingelesez) Centre, UNESCO World Heritage. «The World Heritage Convention» UNESCO World Heritage Centre (Noiz kontsultatua: 2023-03-20).
  2. A Common trust: the preservation of the ancient monuments of Nubia, 1960, UNESCO CUA.60/D.22/A, page 22
  3. Victory in Nubia: the greatest archaeological rescue operation of all time
  4. File:International Campaign to Save the Monuments of Nubia.pdf
  5. The monuments of Nubia had been documented by early travellers and archaeologists, particularly in the 19th and early 20th centuries. Below are notable illustrations of the monuments published in the 1840s by David Roberts in his The Holy Land, Syria, Idumea, Arabia, Egypt, and Nubia

Kanpo estekak aldatu