Novruz Nazioarteko Eguna
Nazio Batuen Batzar Nagusiak martxoaren 21a aldarrikatu zuen Novruz Nazioarteko Eguna. Novruz Persiako egutegiko urteko lehen eguna da.
Novruz Nazioarteko Eguna | |
---|---|
Mota | nazioarteko egun |
Honen izena darama | Noruz |
Commemorates (en) | Noruz |
Indarraldi | 2010eko otsailaren 23a - |
Egun | Martxoaren 21 |
Promulgatze | 2010eko otsailaren 23a |
Fundatzailea | Nazio Batuen Batzar Nagusia |
Antolatzailea | Nazio Batuen Erakundea |
Webgune | un.org… |
Novruz Nazioarteko Eguna aldatu
2010eko otsailaren 23an, Nazio Batuen Batzar Nagusiak, 64/253 Ebazpenean, martxoaren 21a Novruz Nazioarteko Eguna aldarrikatu zuen[1].
« | Zer da Novruz, eta zergatik ospatzen dugu?
Hitzak, berez, "egun berria" esan nahi du, eta desberdin idatzi eta ahoskatzen da herrialdearen arabera: Novruz, Nowruz, Navruz, Nooruz, Nevruz edo Nauryz. Nowruz, udaberriko ekinozio eguna, udaberriaren lehen eguna eta naturaren berritzea ospatzen dituen arbasoen jaia da. Urte berriaren hasiera ere bada 300 milioi pertsona baino gehiagorentzat Erdialdeko Asian, Balkanetan, Kaukasoan, Itsaso Beltzean, Ekialde Hurbilean eta beste eskualde batzuetan. 3.000 urte baino gehiago dira ospatzen dela. Nowruz ospatzeak naturarekin harmonian bizitzearen garrantzia berresten du, gaur egungo munduko zibilizazio guztietan berezkoa dena. Gizakiaren batasunaren kontzientzian eta kultur aniztasunaren aitortzan oinarritutako elkartasun handiagoaren aldeko aldarria da. Zibilizazio ezberdinen lorpenak gizateriaren ondare kolektiboaren parte dira, eta gizaki guztien inspirazio eta aurrerapen iturri dira. Egun horretan, errespetuaren eta elkarren arteko kultur aberastearen garrantzia nabarmentzen da. Hezkuntzaren, komunikabideen eta kultur jardueren bidez, munduko ondarea eta kultur aniztasuna guztiok ezagutzea eta estimatzea garrantzitsua da, funtsezko alderdiak baitira bakea eta nazioarteko lankidetza sendotzeko. |
» |