Notting Hill 1999ko Roger Michell ingeles zinema zuzendariaren umorezko amodio filma bat da. Gidogilea Richard Curtis izan zen, hain zuzen ere, 1994ko Four Weddings and a Funeral filmaren gidoia idatzi zuena. Bertan, Hugh Grant, Julia Roberts, Rhys Ifans, Emma Chambers, Tim McInnerny, Gina McKee eta Hugh Bonneville aktoreek antzeztu zuten. Filmak BAFTA sari bat irabazi zuen.

Notting Hill (filma)
Jatorria
Argitaratze-data1999
IzenburuaNotting Hill
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
gaztelania
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Ameriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoakomedia erromantikoa eta komedia dramatikoa
Iraupena119 minutu
Koloreakoloretakoa
Grabazio lekua(k)Londres
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Roger Michell
Gidoigilea(k)Richard Curtis
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaDuncan Kenworthy
Konpainia ekoizleaPolyGram Filmed Entertainment
Working Title Films (en) Itzuli
Notting HIll Pictures (en) Itzuli

[[Kategoria:Working Title Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Notting HIll Pictures (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
Ekoizle eragileaTim Bevan
Richard Curtis
Eric Fellner
EdizioaNick Moore (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaStuart Craig (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaTrevor Jones
Argazki-zuzendariaMichael Coulter
Jantzi-diseinatzaileaShuna Harwood (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaLondres eta Notting Hill
Argumentu nagusiamovie star (en) Itzuli, on-again, off-again relationship (en) Itzuli eta pertsona ospetsua
Historia
Nominazioak

IMDB: tt0125439 Filmaffinity: 551332 Allocine: 20287 Rottentomatoes: m/notting_hill Mojo: nottinghill Allmovie: v179536 TCM: 443669 Metacritic: movie/notting-hill TV.com: movies/notting-hill Netlix: 21304015Edit the value on Wikidata

Londres hiriko izen berdineko Notting Hill auzoan eta Portobello Road kalean filmatu zen.

Argumentua aldatu

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

William "Will" Thacker (Hugh Grant) liburutegi txiki baten jabea da, bidaietarako gida liburuak saltzen dituena. Dibortziatua dagonez, kide berezi batekin bizi da, Spike (Rhys Ifans) deiturikoa.

Thacker Anna Scottekin (Julia Roberts) topatu egin zen, Hollywood aktorea haren dendan sartu zenean liburu bat erosteko asmoz. Zoritxarrez, liburutegitik irtetean dendariak zeraman laranjazko zukua gainetik bota zion. Hori dela eta, haren etxera eraman zuen aktorea arropak garbitzera, dendatik oso gertu baitzegoen. Neskak musu bat ematen dio.

Egun batzuk pasatu ostean, etxeko kideak, gogorarazi zion Anna, neska amerikatar bat deitu zuela, baina ez zuen haren benetazko izena eman. Flinstone izena eman zuen. Dendaria joaten da hotelera non Anna dagoen. Baina kazetari bezala sartu behar da neska ikusteko. Gainera, elkarrizketa bat egin behar dio bere azkenengo pelikulari buruz, ez duena ikusi.Ahopeka aktireska esaten dio berarekin gelditu daitekeela geroago. Will oso pozik dago baina ohartarazi da haren Honey ahizparen urtebetetzea duela.Aitzitik, Anna esaten dio harekin joango dela festara.

Urtebetetzean, Annak William-en lagunak ezagutzean etxean balu bezala sentitzen da. Egun horretatik, leku guztietara joaten dira elkarrekin. Neskak gonbidatu zuen bere hoteleko gelara baina bat batean haren Amerikako mutil laguna, aktore ezaguna heldu zen. Will kamarero bezala aritu zen. Anna zegoen oso larriturik zeren eta pentsatzen zuen aktoreak berarekin utzi zuela. Will konturatu zen hobe zela hortik irtetea. Saiatu zen berataz ahazten, baina oso zaila zen.

Sei hilabete geroago, Anna Will-en etxera bueltatu zen ezer esan gabe.Neskak behar zuen leku bat izkutatzeko zeren hiriaren zehar eskegita zeuden haren argazkiak.Elkarrekin egun osoa pasa ondoren, gauean amodioa egiten dute. Willek galdetzen dio ea ahal zen denbora gehiago geratu berarekin.Willek nahi zuen betirako gelditzea.Jarraian, atearen tinbrea jo zuen. Kazetari talde handia zegoen etxe aurrean. Badirudu, pisuko kideak pub batean zegoela kontatu zuela.Ondorioz, Anna etxetik korriketan irten zen eta esan zion berataz ahazteko berriz.

Beste sei hilabete ostean, Anna Londresera bueltatu zen Henry James-en flim bat egitera, Willek gomendatu zion bezala. Will pelikula filmatzen zen tokira abiatu zen. Ekitaldia amaitu ondoren berarekin hitz egiteko. Aitzitik, soinuaren teknikariak entzungailu batzuk utzi zizkion Aktoresaren elkarrizketa entzun dezan. Baina zoritxarrez, ez zegoen pelikulaz ari baizik eta berataz. Esan zuen Will iraganeko mutila zela. Orduan, Mutilak handik ihes egitea erabaki zuen.

Hurrengo egunean, Anna Willen liburudendara heldu zen opari batekin eta galdetu zion zergatik ihes egin zuen.Hori dela eta, mutilak entzundakoa kontatu zion. Aktoresak erantzun zion zinemako munduan horrelako gauzak esan behar direla komunikabideak bakean uzteko. Horretaz gain, esan zion maite zuela eta berarekin egon nahi zuela. Will ez zegoen oso ziur zer egin neskak berriro aldentzen bazen haren albotik depresio batean murgilduko zen. Will bere alde dauden lagunekin geratzen da. Konturatzen da bere bizitzan akats larria egin duela. Bestalde, Anna bilatzen dagoen taldeak Maxen kotxean Londres zeharkatzen dute Londreseko Ritz hotelerarte. Azkenean, Annak konferentzia bat egiten du Savoy hotelean eta Will berarekin Ingalaterran geratzeko konbentzitzen du. Geroago, Anna eta Will ezkontzen dira eta Anna haurdun geratzen da.

Aktoreak aldatu

Produkzioa aldatu

Pelikularen ezaugarriak Marc Chagallen La Mariée koadroan oinarrituta daude. Anna koadro beraren fotokopia ikusten du Willen etxean eta geroago koadro originala ematen dio. Entreteinment Weeklyn Michael dio koadroa aukeratua izan dela Curtis Chagallesen jarraitzaile delako. Produktoreek pelikularako erreprodukzioa eginda zeukaten baina baimena eskatu behar izan zuten sortzaileari eta baita "Design and Artists Copyright Society"ari.

Richar Curtisek pelikula garatu zuen lo zegoen bitartean. Hasiera idatzi zuen “pertsona normal bat eta gero nola ezagutzen duen famatua den beste ba eta bere bizitza guztiz aldatzen den”.Curtisek pelikula grabatzeko bizi zen tokia hatutatu zuen, bere aburuz, kultura desberdin asko batzen tokian zen eta horrez gai pelikula bat egiteko leku aparte ere bazen.

Stuart Craig, produkzio diseinatzailea, bere ustean pelikula kontenporaneo bat aurkezten digu, hori argudiatzeko pelikularen inguruan dagoen giroa eta lekuak aipatzen ditu adibide moduan. 1988ko apirilaren 17an hasi ziren pelikularen grabaketekin, Will en liburutegia Portobello Roaden zegoen eta leku honek paper nagusia izan zuen pelikulan.Beste leku batzuk aipagarriak direnak pelikularen barruan hauek dira: Westbourne Park Road, Golborne Road, Landsdowne Road y el Coronet Cinema.Gainera, Willen etxea, horren atzealdean estudio bat dago pelikularentzat. 6 aste filmatu ostean Nothing hillen, produkzioa Hotel Ritzera aldatu zen, hemen lana gauez burutu behar izan zuten, lekuak hurrengoak dira: , Savoy Hotela, Nobu jatetxea, Zen lorategia, Hempel Hotelekoa y Kenwood House-a.

Amaierako eszena bat zailtasun asko izan zituen,hasieran Leicester squaren grabatu nahi zelako ,alde batera utzita aukera hori.Lege baten bidez eszenatokia 24 ordutan eraiki zuten eta 3,5 orduko epean eszenak grabatzeko aukera izan zuten. Pelikulak 1950 Marc Chagall-en pintura bat agertzen da La Mariée izenez ezaguna.Annak lan horren inpresioa ikusten du William en etxea eta gero benetakoa dena ematen dio hor jar dezan.. Chagallen lan honek galdutako zerbaiten nahia adierazten du, eta horregatik hautatu zuten obra hori pelikulan agertzeko.Lienzo honek 1 miilloi euro balio zuen.

Musika aldatu

Trevor Jonesek konposatu zuen musika. Agertzen diren beste musika batzuk beste artista batzuengandik idatziak daude Elvis Costellok Charles Aznavourren "she" abestia estaltzen du, Shania twainek "You Have Got A way" bertsioaren remixa egiten du, era berean, Ronan Keating, "When you say nothing at all" abestia grabatzen du, zein Britaniako musika listetan lehenengo postua lortu zuen. Abestia hasten da Willek Potobello kaletik behera egiten duenean. Bestalde, Tonyren jatetxean Tony eta Max " Blue Moon" abestia jotzen dute gau partean. Orokorrean, Charles Aznavourrenen "She" bertsioa izan da pelikulan erabiliena, hala ere, amerikar pantailaren audeientzia tesak ez dio horri erantzun. Bukatzeko, pelikularen musika Island Recordsek bota zuen.

  • ABESTI ZERRENDA:
  1. From the Heart" – Another Level
  2. "When You Say Nothing at All" – Ronan Keating
  3. "Do What You Like" – Take That
  4. She" – Elvis Costello
  5. "She" – Charles Aznavour
  6. "How Can You Mend a Broken Heart?" – Al Green
  7. "In Our Lifetime" – Texas
  8. "I Do (Cherish You)" – 98 Degrees
  9. "Born to Cry" – Pulp
  10. "Ain't No Sunshine" – Lighthouse Family
  11. "You've Got a Way" (Notting Hill remix) – Shania Twain
  12. "Gimme Some Lovin'" – Spencer Davis Group
  13. "Will and Anna" – Trevor Jones (Score)
  14. "Notting Hill" – Trevor Jones (Score)
  15. "Ain't No Sunshine" – Bill Withers[15] (bonus track)

Erantzun kritikoa aldatu

Rotten Tomatoes Interneteko orrialdearen arabera iruzkin positiboen % 83 lortu zuen, hurrengo konklusiora iritsiz: "erromantzea ugaritasunean ematen duten interpretazio xarmagarriak". Roger Ebert-ek idatzi zuen "filma distiratsua dela, elkarrizketak asmamena eta adimena dituela, eta Roberts eta Grant zuri gustatzea erraza dela". Thompson Dessoinuak seinalatu zuen "Roberts-ek eta Grant-ek haien arteko kimika sinestezina eraikitzen dutela". Internet Metacritic-en orrialdearen arabera kritika positiboak lortu zituen, % 66rekin, zeinen 33 iruzkinetan oinarrituta 27 dira positiboak.

Sariak aldatu

Urre-globoak
Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1999 Film onena - Komedia edo musikala Hautagaia
Aktore onena - Komedia o musikala Hugh Grant Hautagaia
Aktore onena - komedia o musikala Julia Roberts Hautagaia
BAFTA sariak
Urtea Kategoria Pertsona Emaitza
1999 Banaketa aktore onenarentzat Rhys Ifans Hautagaia
1999 Film britaniar onena Hautagaia

Leihatila aldatu

2.747 zinema estatubatuarretan estreinatuta bigarren posizioan debuta egin zuen, 7.940 dolarreko egongelatiko media batekin, The Mummy-en aurretik eta Star Wars-en atzetik 21 milioi dolarrekin: Episode I - The Phantom Menace. 116 milioi bildu zituen Estatu Batuan. Nazioarteko bilketak gehituz zifra 363 milioitara igotzen da. Ekoizpenean alderantzikatuta iruditutako aurrekontua 42 milioiko izan zen. 1999ko zazpigarren filmik arrakasta handikoena da munduko mailara, The World Is Not Enough-en aurretik eta The Mummy-en atzetik.

Kanpo estekak aldatu