Nota Bene latinezko esaldia da, euskaraz hitzez hitz «ohart ongi» edo «ohartu ondo» esan nahi duena; hala ere, esaldiaren benetako zentzua «ohartu zaitez» edo «kontu izan» da. Liburuetan maiz erabiltzen da, batez ere irakurlearen arreta bereganatzeko asmoz. Eskuarki N.B. letrekin laburbildurik agertzen da.

Gramatikaren aldetik, noto aditzaren aginterazko aldaera («ohartu») eta bene («ongi») aditzondoak osatzen dute.

Kanpo estekak aldatu