Nord Stream 2 (errusieraz: Северный поток — 2) gasbide bat da, Itsaso Baltikoaren azpitik Errusiako gas naturala Alemaniara eramaten duena. Proiektua 2011n abiarazi zuten, Nord Streamen edukiera bikoizteko asmotan. 2018an hasi ziren Nord Stream 2 proiektuaren lanak, beste gasbide bat eraikitzeko lehenbizikoaren ondoan. Gazprom da bazkide nagusia, akzioen % 51rekin.[1][2] Lanak 2021eko irailean amaitu zituzten, baina Errusiaren eta Europar Batasunaren arteko liskarrengatik ez zuten martxan ipini.

Nord Stream 2
Nord Stream
Kokapena
Ekonomia-eremu esklusiboExclusive economic zone of Germany in the Baltic Sea
Kokapen fisikoaItsaso Baltikoa
Ur-masaItsaso Baltikoa
Historia eta erabilera
2022ko Nord Streameko gas isurketa
KudeatzaileaNord Stream 2 AG Nord Stream 2 AG
Dimentsioak1.234 (luzera) km
Webgune ofiziala

2022ko irailaren 16an zulo bat agertu zen, ziurrenik sabotaje baten ondorioz, 2022ko Nord Streameko gas isurketa eragin zuena[3].

Erreferentziak aldatu

  1. Nord Stream gasbidea martxan jarri dute. Berria, 2011ko azaroak 9, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
  2. Aranburu, Iker. Gasbidea ala galbidea?. Berria, 2019ko otsailak 17, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2020-9-26).
  3. Sagarzazu, Jokin. «Berlinek eta Moskuk «sabotajetzat» jo dituzte Nord Streameko isuriak» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-09-28).

Kanpo estekak aldatu