Nora Aranberri

Bizkaiko itzultzaile, irakasle eta ikertzailea

Nora Aranberri Monasterio itzultzailea, Ixa Taldeko ikertzailea da eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakaslea, Euskal Herriko Unibertsitatean. [1]

Nora Aranberri

Bizitza
HerrialdeaBizkaia
Hezkuntza
HeziketaPompeu Fabra Unibertsitatea
Dublin City University
Euskal Herriko Unibertsitatea
Tesi zuzendariaAndy Way
Hizkuntzakeuskara
ingelesa
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakikertzailea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea
Dublin City University
Jasotako sariak
KidetzaIxa taldea
Udako Euskal Unibertsitatea

Inguma: nora-aranberri-monasterio

Ikasketak eta ikerketa-formazioa aldatu

Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin zituen Bartzelonako Universitat Pompeu Fabran, eta arlo horretan defendatu zuen doktoretza-tesia ere, Dublin City University-n, 2010ean. Zehazki, Symantec segurtasun enpresaren baitan, bere itzultzaile automatikoak egiten zituen akatsetako bat izan zuen aztergai.

 
"Adimen Artifiziala eta euskara" hitzaldian Mikel Artetxe, Gorka azkune eta Nora Aranberri (EHU, 2020-12-03)

2012tik EHUko IXA taldean dihardu itzulpen automatikoaren gainean lanean. Batez ere, IAren kalitateari eta erabilerari erreparatzen dio: itzultzaile profesionalek zein erabiltzaile arruntek IA nola baliatzen duten aztertzen du, eta esperientzia hori hobetzeko bideak ikertzen ditu.[2]

IArekin erlazionatutako hainbat proiektutan hartu du parte, hala nola, QTLeap eta MT4All europar proiektuetan, TADEEP eta DOMINO estatuko proiektuetan, baita euskararako kalitate bikaineko lehen itzultzaile neuronala lortu zuen MODELA proiektuan ere.

Itzulpen Automatikoaren kalitate-kontrola aldatu

Itzulpen Automatikoa Adimen Artifizialaren eta Hizkuntzaren Prozesamenduaren erronka nagusietako bat izan da hasiera-hasieratik. IXA ikerketa-taldean, euskararen prozesamendu automatikoa lantzeko helburuaren harira, Itzulpen Automatikoa ere landu dute 2000. urtetik, alorreko berrikuntzak euskarara ekarriz eta egokituz. Batez ere gaztelaniazko testuak euskarara itzultzen dituzten sistemak sortu zituzten hasieran Matxin sistemarekin (2006) , baina euskaratik gaztelaniara itzultzen dituztenak eta ingelesa-euskara hizkuntza-bikotea tratatzen dutenak ere garatu izan dituzte urte hauetan guztietan,[3] baita katalana, galegoa eta frantsesa ere beste ikertalde batzuekin lankidetzan. Itzulpen Automatikorako lehenengo sistemak sortu zirenetik gaur egunera bitartean erabilitako teknikak nabarmen aldatu dira; Erregeletan Oinarritutako Itzulpen Automatikoan hasi, eta Itzulpen Automatiko Neuronalean bukatuz, tartean Itzulpen Automatiko Estatistikotik pasatuta.

Aranberrik euskararako itzulpen automatikoaren erabilgarritasuna neurtzeko hainbat saiakeratan parte hartu du.[4] Horien artean aipagarriena da 2014ean antolatu zuen Ebaluatoia. Itzultzaile automatikoen emaitzak eskuz ebaluatzeko kanpaina horretan, Internet bidez 500 pertsonak lagundu zuten 33.000 esaldi ebaluatuta, musu-truk.[5][6][7] Ordurako programa horiek ematen zuten laguntza baliagarriak izaten hasten ziren. Handik lau urtera, eta ordura arte garatutako itzulpen baliabideak erabiliz, euskarazko itzulpen neuronalak arrakasta nabarmena lortu zuen.[8][9][10]

Sariak eta errekonozimenduak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Nora Aranberri: “Itzulpen automatikoa mundu profesionalean erabiltzea kontu berria da eta, horren ondorioz, oraindik teknologia honen abantailak ez dira ondo ezagutzen” – UEU365. (Noiz kontsultatua: 2020-12-03).
  2. (Ingelesez) «Nora Aranberri: Machine Translation for Translators (Innsbruck, 2016-07-20)» Ixa Group. Language Technology. (Noiz kontsultatua: 2020-12-06).
  3. Ixa Taldea. Hizkuntzalari Euskaldunen I. Topaketa – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  4. «Euskarazko Itzulpen Automatikoa (Atal berezia: Besterena nuen neuregana)» EIZIE (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  5. Ixa Taldea. (2015). Ebaluatoia, ingelesetik euskarara itzultzen duten lehen prototipoak ebaluatzeko – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  6. Ixa Taldea. (2014-03-05). Bukatu da Ebaluatoia. Parte hartzea itzela izan da. – Hizkuntza-teknologiak. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  7. (Ingelesez) Aranberri, Nora; Labaka, Gorka; Díaz de Ilarraza, Arantza; Sarasola, Kepa. (2017-12-01). «Ebaluatoia: crowd evaluation for English–Basque machine translation» Language Resources and Evaluation 51 (4): 1053–1084.  doi:10.1007/s10579-016-9335-x. ISSN 1574-0218. (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).
  8. Alegria, Iñaki. (2018-09-11). «Itzulpen automatiko neuronalaren aurrerapenak eskura» Sarean .eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-13).
  9. «MODELA» modela.ametza.com (Noiz kontsultatua: 2020-01-28).
  10. «Neural Machine Translation of Basque | Ixa taldea» ixa.si.ehu.eus (Noiz kontsultatua: 2020-12-07).

Kanpo estekak aldatu