Nobilia zubia (Bidarrai)

Nafarroa Behereko zubi historikoa

Nobilia zubia Nafarroa Behereko Bidarrai herrian eta Errobi ibai gainean dagoen eraikin historikoa da. XIV. mendeko izanik, 1822an zaharberritu zuten. Monumentu Historiko gisa jasota dago.

Nobilia zubia (Bidarrai)
 Monumentu historikoa
Kokapena
Herrialdea Euskal Herria
Lurraldea Nafarroa Beherea
EskualdeaBaigorri-Ortzaize
UdalerriaBidarrai
Koordenatuak43°16′04″N 1°20′43″W / 43.267878°N 1.345262°W / 43.267878; -1.345262
Map
Ondarea
Mérimée IDPA64000073
Kontaktua
HelbideaVC 3

Historia aldatu

XII. mendetik aurrera Orreagako monasterioaren mendeko priore-etxe batekin lotuta dago bidea eta zubia; Donejakue Bidearekin lotuta dago. Egungo zubia XIV. mendean du bere jatorria. Haren erdiko arkua, Errobiko uholde batek hautsi zuen, XVII. mendean. Eraikin osoa 1822an zaharberritu zuten. Iparraldeko arkua, 1895. urte inguruan, Baiona eta Donibane Garazi lotzen zituen trenbidearen eraikuntzak suntsitu zuen.

Deskribapena aldatu

Zubiak, konkor txiki baten itxura du eta hiru arku ditu, bi piloten gainean erortzen direlarik. Laugarren arku bat geratzen da hegoaldean, ertzean. Bosgarren arkua, iparraldeko aldean, trenbidea eraiki zenean desagertu zen.

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu