Nizetas Koniates (grezieraz: Νικήτας Χωνιάτης; 1155-1215 edo 1216), Nizetas Kominatus ere deitua, historialari bizantziar bat izan zen.

Nizetas Koniates

Bizitza
JaiotzaChonae (en) Itzuli, 1155 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Bizantziar Inperioa
HeriotzaNizea, 1217 (egutegi gregorianoa) (61/62 urte)
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
HizkuntzakErdi Aroko greziera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, idazlea eta historialaria
Graduastrategos
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasun ortodoxoa

Miguel Akominatus historialariaren anaia zen, hau, Atenasko artzapezpiku izatera iritsi zelarik. Bere anaiaren babespean, hasiera batean politikan aritu zen, eta zenbait kargu lortu zituen Angelos dinastiaren garaian (horien artean "logoteta handia" edo kantzilerra) eta Filipopoliseko themako gobernari izan zen garai kritiko batean.

Konstantinopla, Laugarren Gurutzadan, 1204an erori ondoren, Nizeara ihes egin zuen, non Nizeako enperadorea zen Teodoro I.a Laskarisen gortean ezarri zen, literaturan buru-belarri arituz. 1215 edo 1216an hil zen. Bere lanik garrantzitsuena, Historia da, 1118tik 1207 arteko garaia hartzen duena, Ana Komnenaren Alexiada liburua amaitzen den toki berean hasten delarik.

Bere estiloa erretorikoa eta loratua den arren, lanak, balio dokumental handia du, lekuko izan zen edo lekuko izan zirenen ahotik entzundako gertaerak kontatzen baititu. Lanaren zatirik interesgarriena, Konstantinoplaren konkista kontatzen duena da. Latindarrek hautsitako estatuei buruzko bere tratatu laburra (egungo forman, beharbada, beranduagoko egileren batek aldatua) bereziki interesgarria da arkeologoentzat. Bere lan teologikoa (Thesaurus Orthodoxae Fidei), oso-osorik eskuz idatzia mantentzen den arren, soilik zati bat argitaratu da. XII. mendeko heresiak eta idazle heretikoak ezagutzeko autoritaterik nagusienetako bat da.

Fikzioan aldatu

Nizetas, Umberto Ecok hartzen du bere Baudolino eleberri historiko-fantastikoan agertzen diren pertsonaia nagusietako bat bezala, testuinguru historiko bezala, Laugarren gurutzadan Konstantinoplaren konkista duena.


  Artikulu hau Bizantziar Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.