Ninotchka Matute

guatemalar arkitektoa, hirigilea eta politikaria

Ana Silvia Ninotchka Matute Rodríguez (Guatemalako Hiria, Guatemala, 1967) arkitektoa, hirigilea eta politikari guatemalarra da.[1][2][3]

Ninotchka Matute

Bizitza
JaiotzaGuatemalako Hiria1967ko urtarrilaren 26a (57 urte)
Herrialdea Guatemala
Familia
AmaCirce Rodríguez
Hezkuntza
HeziketaTxileko Unibertsitatea lizentzia : Arkitektura
Rafael Landívar Unibertsitatea lizentzia : Arkitektura
Jarduerak
Jarduerakarkitektoa, hirigilea eta politikaria
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Movimiento Semilla

Biografia aldatu

Guatemala Hirian hirian jaio eta zazpi urte zituela, bere familiarekin batera Txilera joan ziren bizitzera.[1] Txileko Unibertsitatean arkitekturan lizentziatu zen, hirigintzan hain zuzen ere. 1992an Guatemalara itzuli zen, eta han Rafael Landívar Unibertsitatean arkitekturan lizentziatu zen berriro ere.[1][2]

2008an Fundación Crecer sortu zuen, baliabide naturalen kudeaketa egokia eta biztanleen bizi-kalitatea hobetzeko lan egiten duen erakundea.[2][4]

Esatari gisa ere aritu da eta emakumeen eta ingurumenaren zaintzarekin lotutako irratsaioak gidatu ditu.[2] Guatemalako hirigintzaz aritzen den blog batean ere idazten du.[2]

Ibilbide politikoa aldatu

Udal hautagaitza aldatu

Movimiento Semilla alderdiaren kidea da.[1] 2023ko otsailean, hiru alderdik (Movimiento Semilla, Movimiento Político Winaq eta Unidad Revolucionaria Nacional Guatemalteca) osatzen duten FoppaX laCiudad izeneko zerrendaren bidez Guatemala Hiriko Udaleko bigarren zinegotzi izateko hautatua izan zen. Udal zerrendan inskribatua izan bazen ere, Hauteskunde Auzitegi Gorenak ez zuen zerrendaburua inskribatu, Juan Francisco Solórzano Foppa.[3]

Alkate izateko hautagaitza hutsik geratzean zerrendako bigarrenak Verónica Molina Lee, lehenengo zinegotzi izateko aukerari uko egin zion 2023ko apirilean. Beraz, Matute litzateke FoppaXlaCiudad zerrendaren alkategaia.[5]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu