Nikomedia[1] (antzinako grezieraz: ΝικομήδειαNikomedeia) antzinako greziar hiria izan zen, Asia Txikian zegoena. Bertokoek nikomediar zuten izena. Egungo İzmit herrian zegoen.

Nikomedia
Datu orokorrak
Motaantzinako hiri eta arkeologia-aztarnategi
EponimoaNikomedes I.a
Geografia
Map
Koordenatuak40°45′45″N 29°55′03″E / 40.7625°N 29.9175°E / 40.7625; 29.9175
KokapenaBitinia
Erromatar Inperioko probintziakBithynia et Pontus
Mendizaletasuna
Geologia
GaraiaErromatar Inperioa

Historia aldatu

K.a. 712/711n Megarako kolonoek eratu zuten eta hasieran Astako (antzinako grezieraz: Αστακός, "otarrain") zuen izena. Nikomedes I.ak hiria eratu eta bere izena eman zion. Nikomedia, Bitiniako metropolia izan zen Erromatar Inperioaren agindupean, eta Diokleziano enperadoreak, Ekialdeko Erromatar Inperioko hiri nagusia bihurtu zuen, eraikuntza ikusgarriz apainduz. Konstantino Handiak han ezarri zuen bere egoitza. Zentro juridikoa izan zen eta kontzilio probintziala gurtza inperialaren zeremoniak ospatzeko biltzen zen lekua.

111ean, sute batek hiria erabat suntsitu zuen, eta biktima ugari eragin zituen, Plinio Gazteak dioenez, suhiltzailerik ez zegoelako.[2]

Hagiografia batzuen arabera, Santa Barbara martiri kristauaren jaioterria izan zen III. mendean. 311n, Galerio erromatar enperadoreak bertatik eman zuen bere Tolerantziaren Ediktua, Erromatar Inperioak kristauen aurka hartutako neurri errepresiboei amaiera emanez aldarrikatu zuena. Horrela, kristautasuna religio licita bihurtu zen, hau da, erlijio baimendua, baina ez Inperioko ofiziala eta bakarra. Beraz, ediktu hau kristautasunaren lehen legezko aitorpena da.[3] IV. mendean, Nikomedia arrianismoaren funtsezko lekua izan zen.

Turkiar herriek hiria suntsitu zuten Lehen Gurutzadako gudarosteak iritsi baino lehentxeago, bertan Nizearako bidean etapa bat egin zutenak. Bere posizio estrategikoa, Asiako errepideak hiriburu berrirako konbergentziaren ondorio da, eta, beraz, bere garrantzia mantendu zuen, Konstantinopla sortu eta turkiarrek 1338an harrapatu ondoren ere.

Nikomediar ezagunak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
  2. Plinio Gaztea, Eskutitzak, x, 33.
  3. Knipfing, John R.. (1922). «The Edict of Galerius (311) re considered» Revue belge de philologie et d'histoire 1 (4): 693-705..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Turkiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.