Nikolai Alexeievitx Nekrasov (Nemirov, Ukraina, 1821eko abenduaren 10agreg./azaroaren 28ajul. - San Petersburgo, 1878ko urtarrilaren 8agreg./1877ko abenduaren 28ajul.) errusiar olerkaria eta kazetaria izan zen.

Nikolai Nekrasov

Bizitza
JaiotzaNemyriv (en) Itzuli1821eko azaroaren 28a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa
Lehen hizkuntzaerrusiera
HeriotzaSan Petersburgo1877ko abenduaren 27a (juliotar egutegia) (56 urte)
Hobiratze lekuaNovodevichy Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: ondesteko minbizia
Familia
Ezkontidea(k)Zinaida Nekrasova (en) Itzuli  (1877ko apirilaren 4a (juliotar egutegia) -  1877ko abenduaren 27a (juliotar egutegia))
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaSan Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea
San Petersburgoko Unibertsitate Inperiala
(1839 - 1841)
Hizkuntzakerrusiera
Jarduerak
Jarduerakpoeta, idazlea, autobiografialaria, literatura-kritikaria, kazetaria eta iritzi-kazetaria
Enplegatzailea(k)Otechestvennye Zapiski (en) Itzuli
Genero artistikoaolerkigintza

IMDB: nm0624968 Musicbrainz: 3dab9ca0-7f30-4f9d-9975-33782fc8ea40 Discogs: 764842 IMSLP: Category:Nekrasov,_Nikolay Edit the value on Wikidata
Nikolai Alexeievitx Nekrasov.

Biografia aldatu

San Petersburgoko Unibertsitatean ikasi zuen (1839-1841), aitak, armadako ofiziala izanik, militar-ikasketak egin zitzan nahi bazuen ere. Laguntza ekonomikorik gabe, estutasun handiz bizi izan zen. Hala ere, gazte-gaztetatik hasi zen idazten: poesia, kritika, narrazioak eta vaudeville frantsesen moldapenak.

1846tik aurrera zenbait agerkari arrakastatsuren argitaratzaile eta zuzendari izan zen: Petersburgoko antologia (1846) eta Apirilaren lehena (1846) almanakak; Garaikidea (1847-1866) eta Aberriaren kronikak (1868-1878) aldizkariak. Belinski, Herzen, Turgeniev eta Dostoievskiren mailako idazleekin batera, berak ere esku hartu ohi zuen agerkari haietan.

Poesia-liburuak ondu zituen; ezagunenak herri-kanten estiloan egin zituen. Nekrasov nekazari-herriaren kantaria izan zen: jopuen askatasuna eta justizia soziala izan zen bere obraren ardatza eta ideia nagusia. Bizi zelarik oso ezaguna izan zen; haren hiletetan Dostoievski eta Plekhanov mintzatu ziren, eta Errusiako herriak egundaino idazle bati egindako omenaldirik handiena eskaini zion.

Hona Nekrasoven poema ezagunenetariko batzuk: Satxa (1855), Sudur gorriko izotza (1863), Errusiako emakumeak (1873), Errusian nor bizi da zoriontsu? (1865-1876). Sinbolistek Nekrasoven hizkuntzaren aberastasuna, irudiak eta estiloa izan zituzten oinarri.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nikolai Nekrasov  

Erreferentziak aldatu