Nikolai Nabokov

musikagile errusiarra

Nikolai Nabokov (errusieraz: Набоков, Николай Дмитриевич; Lubcza, Minsketik gertu, 1903ko apirilaren 17a - New York, 1978ko apirilaren 6a) Estatu Batuetako musikagilea izan zen, Errusian jaioa. Busoniren ikaslea izan zen Berlingo Kontserbatorioan, eta geroago Parisen osatu zituen ikasketak. 1934. urtean Estatu Batuetara joan, eta 1939. urtean hango herritar egin zen. Konposizio-irakaslea izan zen erakunde askotan. Balletak idatzi zituen: Oda (1928, Diagileven Balletak jendaurrera eramana), Afrodita (1930), Beethovenen balsak (1933) eta Politxinelaren bizitza (1934). Korurako idatzi zuen Job (1932) oratorioa, Puxkinen itzulera (1947) eta Bizitza berria (1949); orkestrarako Sinfonia lirikoa (1934) eta Sinfonia biblikoa (1939); ganbera-musika eta operak ere egin zituen.

Nikolai Nabokov

Bizitza
JaiotzaLiubča (en) Itzuli1903ko apirilaren 17a
Herrialdea Errusiar Inperioa
 Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Ameriketako Estatu Batuak  (1939 -
HeriotzaNew York1978ko apirilaren 6a (74 urte)
Familia
AitaDmitry Nabokov
AmaLydia Falz-Fein
Ezkontidea(k)Marie-Claire Paulette Josephine Brot (en) Itzuli
Constance Holiday (en) Itzuli
Natalya Alexeyevna Shakhovskaya (en) Itzuli
Patricia Blake (en) Itzuli  (1948ko martxoaren 21a -  1952)
Seme-alabak
LeinuaHouse of Nabokov (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaParisko Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, koreografoa, musika-irakaslea eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k)Paris
Enplegatzailea(k)New York Estatuko Unibertsitatea
New York Hiriko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaAmeriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Genero artistikoaopera

IMDB: nm0618602 IBDB: 12178
Musicbrainz: 6146f4ec-4e8d-45ed-be0c-05bf548db957 Discogs: 4969953 Allmusic: mn0002163725 Edit the value on Wikidata

Erreferentziak aldatu