Artikulu hau estatubatuar kirol markari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nike (mitologia)».

Nike, Inc. zapata, jantzi eta ekipo atletikoren hornitzaile estatubatuarra da, munduko kirol-hornitzaile handiena. Izena Atena Nike garaipenaren jainkosa greziarrarengandik datorkio.

Nike
Just do it
Datuak
Motaenpresa, Marka eta kapital irekiko enpresa
Jarduera sektoreajantzigintza, Txikizkaria eta Industria
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Jarduera
Honen parteDow Jones Industrial Average eta S&P 500
Eskumendekoak
Enplegatuak76.700 (2019)
Ekoizpena
Agintea
Zuzendari exekutiboaJohn Donahoe (en) Itzuli
Zuzendaritza-taldea
Egoitza nagusi
Legezko formaakzio konpainia
Zeren jabe
Converse, Air Jordan (en) Itzuli, Swoosh (en) Itzuli, 10//2 (en) Itzuli eta Just Do It (en) Itzuli
Ekonomia
Diru-sarrerak46.710.000.000 $ (2022)
Irabazi garbia6.046.000.000 $ (2022)
Ustiapen-mozkina6.651.000.000 $ (2022)
Burtsa-kapitalizazioa110.300.000 $ (2018)
Balore-burtsaNew Yorkeko burtsa
Historia
Sorrera1964ko urtarrilaren 25a
Sortzailea
Jasotako sariak
webgune ofiziala
Facebook: nike Twitter: Nike Instagram: nike LinkedIn: nike Youtube: UCUFgkRb0ZHc4Rpq15VRCICA TikTok: nike Edit the value on Wikidata

Enpresak, Nike izenpeaz gain, Nike Golf, Nike Pro, Air Jordan, Team Starter edo Bauer, Cole Haan, Hurley International edo Converse markapean plazaratzen ditu bere produktuak.

Promozioa aldatu

Enpresako ikur nagusiak gorantz doan marratxoa eta "Just do it" leloa dira. Nikeren promozio-estrategia konpainiaren arrakastaren gakoa da. Enpresak, ongi diseinatutako produktu garestiak ez ezik, arrakastaren irudia ere saltzen du, bere marketing-estrategia horren inguruan biratzen baita.

Izan ere, produktuak promozionatzeko Nikek atleta ospetsuak eta kirol-talde profesionalak babesten ditu: Brasilgo futbol selekzio nazionala, Lebron James edo Kobe Bryant saskibaloi jokalariak, Lance Armstrong txirrindularia, Roger Federer tenis jokalaria, Michael Schumacher pilotua edo Tiger Woods golf jokalaria. Haien bidez, arrakastaren ideia saltzen saiatzen da.

Kritikak aldatu

Txina, Vietnam edo Mexiko bezalako herrialdeetan baldintza tamalgarrietako tailerrak erabiltzen dituzten lantegiekin kontratuak sinatzea leporatzen diote Nikeri. Vietnam Labor Watch erakundeak dio 1996tik, gutxienez, gehiegizko jardunaldiak gutxiengo soldataren azpian osatu dituela Nikek, nahiz eta korporazioak horrelako jokabidea amaitu dela aldarrikatzen duen. Naomi Kleinen No Logo liburuak, beste askoren artean, salatu du Nike zenbait herrialde txirotako "salerosketa askea" izeneko zonaldeaz (herrialde baten erdian lan-araudiak indarrik ez duen eremua) baliatu dela bere produktuak lan-baldintza ezinokerragoetan ekoizteko.

1990eko hamarkadan, Kanbodia eta Pakistanen futbol-baloiak ekoizteko umeak erabili izana egotzi zioten Nikeri. Nahiz eta Nike saiatu zen lan egiteko umeen erabilpena bertan behera uzten, edo, behintzat, urritzen, zonalde berberetan kokatuta dauden konpainiak kontratatzen jarraitzen dute. Hortaz, lan-araudi eskasak eta ikuskatzeko zailtasunak direla kausa, ez da erraza zehaztea ume langileak erabiltzen jarraitzen dituzten edo ez.

Hori dela eta, hainbat boikot eta kanpaina jarri dira martxan Nikeren aurka, batik bat unibertsitateetan eta altermondialisten partetik. Hala ere, Nikeren urtezko mozkinak 1996an 6.400 miloi dolar izatetik, 2006an 15.000 miloi dolar izatera igaro dira.

Iruditegia aldatu

Kanpo estekak aldatu