Nigar Marf

Irakeko erizaina

Nigar Marf (Irak, 1972) erizain ezaguna da, Kurdistango Silêmanîko ospitalean erreketa-unitateko arduraduna.[1]

Nigar Marf
Bizitza
JaiotzaIrak, 1972 (51/52 urte)
Herrialdea Irak
Talde etnikoaEtnia kurdua
Jarduerak
Jarduerakerizaina
Jasotako sariak

Lana aldatu

Bi hamarkada baino gehiagoko esperientzia du erreduretan, bai zainketa intentsiboetan, bai pediatriako alorrean. Bere buruari su emanez inmolatu nahi duten emakume asko ere tratatu ditu; hau oraindik ohikoa den praktika bat da herrialdean. Paziente horiek, etxeko indarkeria jasan ostean, tratu txar psikologiko zein fisikoen txosten klinikoekin, bere buruaz beste egiten saiatzen dira eta askotan lortzen dute.

Bizirik atera direnekiko duen konpromisoagatik eta Irakeko genero-indarkeria gero eta handiagoa denaren aurka ahotsa altxatzeagatik, BBC britainiarrak Nigar Marf sartu zuen 2022ko 100 Emakumeen zerrendan, hau da, urte horretan munduko emakumerik inspiratzaile eta eragingarrienen zerrendan. Shanaz Ibrahim Ahmed Irakeko Lehen Damak zoriondu zuen erizaina, eta BBCri ere eskertu zion emakume kurduen balioa aitortzeagatik.[2][3]

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu