Nienke Brinkman (Jakarta, Indonesia, 1993ko urriaren 28a) herbeheretar atleta da maratoian eta mendi-lasterketatan aritzen dena[1].

Nienke Brinkman

(2021)
Bizitza
JaiotzaJakarta1993ko urriaren 28a (30 urte)
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Hezkuntza
HeziketaFree University of Amsterdam (en) Itzuli
(2013 - 2016)
RWTH Aachen University (en) Itzuli
(2016 - 2018)
Delfteko Unibertsitate Teknikoa
(2016 - 2018)
ETH Zürich
(2016 - 2018)
Jarduerak
Jarduerakiraupen-lasterkaria, maratoilaria, trail runner (en) Itzuli eta geophysicist (en) Itzuli
Atletismoa
Kirol diziplinak rokodromoa
Errekorrak
Berezitasuna Irizpidea Data M
Marka pertsonalak
Berezitasuna Lekua Data M
 
Lantokia(k)Zürich eta ETH Zürich

IAAF: 15007483 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

Nienke Brinkman Indonesian jaio zen, familian han bizi izan baitzen tarte batez. Amsterdamdik gertu dagoen Leiderdorp herrian hazi zen. Gaztetan belar hockey jokalaria izan zen eta Herbeheretako bigarren mailan jokatu zuen[2]. Geofisika ikasketak egitera ETH Zürich unibertsitatera joan zen eta Suitzan belar hockeya gutxiengo kirola zenez lasterketak egiten hasi zen.

2019an Zermatt Marathon proban egi zuen debuta eta ondoren Zürich inguruko bi maratoi egin zituen. Egin zuen bigarren maratoian Herbeheretako errekorra hautsi zuen eta hurrengoan berria ezarri zuen[3]. Amsterdamgo maratoian hartu nahi izan zuen parte baina COVID-19 pandemiaren ondoroz bertan behera gelditu zen.

2022an Zegama-Aizkorri Maratoia irabazi zuen, errekorra ezarriz gainera[4]. Ondoren Europako Txapelketatan maratoi proban brontzezko domina eskuratu zuen[5].

Nazioarteko palmaresa aldatu

Txapelketak aldatu

Europako txapelketak
Urtea Lekua Domina Proba Marka
2022 Munich (  Alemania)   Maratoia 2:28:52

Euskal Herrian aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. «Nienke BRINKMAN | Profile | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  2. Txantiloi:Nl-NL Lakerveld, Erik van. (2022-04-08). «Nienke Brinkman bekeerde zich twee jaar terug tot het hardlopen. Nu staat ze als topper in Rotterdam aan de start» de Volkskrant (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  3. Txantiloi:De-CH Bräuer, Sebastian. «Wie Nienke Brinkman in zwei Jahren zur Weltklasseläuferin wurde» Neue Zürcher Zeitung (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  4. Berria. «Jornetek eta Brinkmanek Zegama-Aizkorriko errekorrak hautsi dituzte» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).
  5. «Astronomical rise to European medal is just the beginning for Brinkman | FEATURE | World Athletics» worldathletics.org (Noiz kontsultatua: 2023-05-14).

Kanpo estekak aldatu