Nicolas Batum

saskibaloi jokalari frantziarra

Nicolas Batum (Lisieux, Calvados (Frantzia), 1988ko Abenduaren 14a), hegaleko eta hegal-pibot moduan jokatzen duen saskibaloi jokalari frantziarra da

Nicolas Batum

Bizitza
JaiotzaLisieux1988ko abenduaren 14a (35 urte)
Herrialdea Frantzia
Hezkuntza
Hizkuntzakfrantsesa
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
Portland Trail Blazers2008-2011
Le Mans Sarthe Basket (en) Itzuli2006-2008
SLUC Nancy Basket (en) Itzuli2011-2011
Charlotte Hornets2015-
Portland Trail Blazers2011-2015
Draft NBA Houston Rockets
 
Posizio edo espezialitateahegalekoa
eskolta
Kirol zenbakia5
Pisua95 kilogramo
Altuera203 zentimetro
Jasotako sariak

Twitter: nicolas88batum Olympic.org: nicolas-batum Edit the value on Wikidata

Frantziako selekzioarekin, gazteen selekzioekin lortutako dominen ondoren (2004an 16 urtetik beherako Europako txapelduna eta 2006an 18 urtetik beherakoena), selekzio nazionalarekin ere, zenbait lorpen eskuratzen ditu, hala nola 2011ko Europako txapelketan zilarrezko domina Lituanian, 2013ko Esloveniako Europako Txapelketan urrezko domina, 2014ko Munduko Kopan brontzezko domina eta bost onenen artean aukeratua, 2019ko Munduko Kopan brontzezko domina eta 2021ean zilarrezko domina Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan.

Biografia aldatu

Familia eta haurtzaroa aldatu

Richard Batum Kamerungo jatorriko saskibaloi jokalari profesionalaren semea da Nicolas Batum[1][2]. Bi urte zituela, aita, aneurisma hautsi baten ondorioz, saskibaloi zelaian hil zen[3]. Nerabezaroan, Caengo Jacques-Monod kolegioan ikasi zuen[4].

Bizitza pertsonala eta konpromisoak aldatu

Auréliarekin ezkonduta dago, eta Ayden-en (2016ko apirilaren 29), eta Nayeli-ren (2021eko urtarrilaren 23) gurasoak dira[5].

2015eko urtarrilaren 8an, Miami Heat-en aurkako partidaren beroketa garaian, kamiseta beltz bat jantzi zuen, non «Je suis Charlie» (Ni Charlie naiz) idatzita dagoen Charlie Hebdoren egoitzan izandako tiroketaren biktimen omenez[6].

Beste jarduera batzuk aldatu

Babesletza eta lidergoa aldatu

2011n, La Mie Câline Basket Go txapelketaren babesle bihurtu zen, maila guztietako (departamendukoak, erregionalak eta nazionalak) gizonezkoen zein emakumezkoen taldeak biltzen dituen, gutxieneko kategorian, txapelketa nazionala (15 urtetik beherakoak)[7].

2015eko urtarrilan, Le Mans Sarthe Basketeko zuzendaritza batzorderako izendatzen dute Batum[8].

Emakumezkoen saskibaloia interesatzen zaio. Normandian, saskibaloi-kanpamenduak antolatzen ditu Marine Johannèsekin, bera bezala Pont-l'Évêque-n prestatutako jokalariarekin: «Rion nengoela (2016ko Olinpiar Jokoak) berarengana hurbildu nintzen hasierako zeremonian argazki bat ateratzeko»[9].

Inbertsioak aldatu

2013ko udaberrian, Caen Basket Calvadosen inbertitu zuen, gaztetan bertan jokatu baitzuen: «Caen-i gai-mailako kluba eskaini nahian». Proiektua, beraz, National 2. mailan jokatzen zuen eskualdeko kluba igotzea zen (2012-2013ko sasaoian)[10].

2017an, ASVEL Lyon-Villeurbanne, besteak beste, Tony Parker-ekin batera, zeinak Nine Sports, LDLC ASVEL femeninoa eta «Tony Parker Adequat Academy» saskibaloi prestakuntza zentroa kontrolatzen dituen. Klubeko gizonezkoen eta emakumezkoen saskibaloiaz eta Akademiako saskibaloi eragile-zuzendari ere bihurtu zen[11].

2021eko irailan, Batumek lasterketako zaldien jabe izateko baimen ofiziala lortzen du Frantzian[12].

Ondorengoa aldatu

2014ko ekainan, Malaunay hiriak izena eman zion gimnasio bati. Nicolas Batum inaugurazioan egon zen, baita Najat Vallaud-Belkacem Frantziako Kirol-ministroa ere[13].

Ondorengo klubak aldatu

Sariak aldatu

Klubak aldatu

Selekzio nazionala aldatu

 
Nicolas Batum 2011ko Europako Txapelketan .

Olinpiar Jokoak aldatu

2020ko Udako Olinpiar Jokoetan, Tokio 2020an (Tokio), zilarrezko domina irabazi zuen Frantziako taldearekin AEBko taldearekin (urrezkoa) galduz eta Australiako taldea (brontzezkoa) garaituz. Hauek osatzen zuten taldea: Andrew Albicy, Nicolas Batum, Petr Cornelie, Nando de Colo, Moustapha Fall, Evan Fournier, Rudy Gobert, Thomas Heurtel, Timothé Luwawu-Cabarrot, Frank Ntilikina, Vincent Poirier eta Guerschon Yabusele-k[14][15].

Udako Olinpiar Jokoetako emaitzak aldatu

Udako Olinpiar Jokoak
Urtea Lekua Domina Proba
2020 Tokio
  Japonia
  Saskibaloia
gizonezkoa[16]

Lorpen pertsonalak aldatu

  • 2006an, 18 urte beherakoen Europako Txapelketan (Jokalari baliotsuenaren saria) JBS[17].
  • 2007-04-07an, Menphis-en, Nike Hoop Summit-en parte hartzea (23 puntukin saskiratzailerik onena).
  • 2007 eta 2008an, Pro A-ko etorkizun hoberena duen jokalari bezala aukeratua.
  • 2007ko martxoan, Pro-A mailako hileko jokalaririk hoberena bezala aukeratua[18].
  • 2011n Txapeldunen partidako JBS (Jokalari baliotsuenaren saria) izendatu zuten[19].
  • 2011ko azaroan, Pro-A mailako hileko jokolaririk hoberena bezala aukeratu zuten[20].
  • 2011-2012ko Euroligako 2. eta 4. eguneko jokalaririk hoberena bezala aukeratu zuten[21] et 4[22].
  • 2014an, Espainian, 2014ko Munduko Kopako boskoterik hoberenetakoan aukeratua[23].
  • 2015eko azaroko 2. astean, behin, NBAko Ekialdeko Konferentziako asteko jokalaririk hoberena bezala aukeratua[24].
  • 2021an, Alain Gilles Txapelketa[25].

Erreferentziak aldatu

  1. Delattre, Julien. Nicolas Batum, au nom du père. .
  2. Brunet, Romain. Le basketteur Nicolas Batum, un leader en devenir. .
  3. Nicolas Batum : Au nom du père, Intérieur sport, saison 2, épisode 7, 22 minutes, 4 novembre 2008.
  4. Nicolas Batum, le retour aux sources. .
  5. https://www.purepeople.com/article/nicolas-batum-papa-un-prenom-tres-original-premiere-photo-du-bebe_a421280/1
  6. Fabrice Auclert. L’hommage de Nicolas Batum et Robin Lopez à Charlie Hebdo. .
  7. En route pour les finales avec Nicolas Batum. .[Betiko hautsitako esteka]
  8. Pro A - Nicolas Batum entre au directoire du Mans Sarthe Bask. .
  9. Sacha Rutard. Nicolas Batum à propos de Marine Johannès: « Je suis fier d’elle, fier de son parcours ». .
  10. Julien Hippocrate. Basket. Batum : « Offrir un club de haut niveau à Caen ». .
  11. » Nicolas BATUM, nouvel actionnaire de l’ASVEL Basket. .
  12. Nicolas Batum se lance lui aussi dans les courses de chevaux. .
  13. http://www.eurosport.fr/basketball/bienvenue-au-gymnase-nicolas-batum_sto4272773/story.shtml
  14. «Nicolas Batum» olympedia.org 2021-11-18an begiratua(Ingelesez)
  15. «Nicolas Batum» Olympics.com 2021-11-18an begiratua (Gaztelaniaz)
  16. "Saskibaloia, gizonezkoa, emaitzak 2020" olympedia.org (Ingelesez)
  17. Boris Vladic. Impressionnant Nicolas Batum. ..
  18. LNB, Le joueur du mois de mars. .
  19. Batum et Nancy titrés. .
  20. Nicolas BATUM élu joueur du mois de Novembre. .
  21. Batum MVP de la semaine en Euroleague. .
  22. Week 4 bwin MVP: Nicolas Batum, SLUC Nancy. .
  23. Kyrie Irving MVP, Nicolas Batum dans le meilleur cinq. ..
  24. Txantiloi:Langue. . (Ingelesez)
  25. Nicolas Batum remporte le Trophée Alain Gilles 2021. .

Kanpo estekak aldatu

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
basket-ball