Newtonen Pendulua (ingeleraz, Newton´s Cradle) energiaren kontserbazioa eta mugimendua egiaztatzen dituen gailua da. Elkarren ondoan dauden pendulu sail batez osatuta dago (ohikoena 5ekoa da). Pendulu bakoitza marko bati luzera eta angelu berdinean inklinatutako bi sokez lotuta dago, betiere bata bestearen aurkako zentzuan doaz. Sokak luzera berekoak ez badira, esferak desorekatuak egongo dira. Soken atonduera honek penduluaren mugimendua plano berdinera mugatzea lortzen du.

Pendulua mugimenduan.

1967an Simon Prebble aktore ingelesak Newtonen pendulua asmatu, izendatu eta ekoiztu zuen unetik aurrera bulego edo idazmahaiko jostailu ospetsua izan da. Hasiera batean Londoneko Harrods etxeak egurrezko bertsio batean saltzen zuen eta gerora Richard Loncraine eskultore eta zinema zuzendariak sortutako bertsio kromatu bat diseinatu zen.

Newtonen pendulu handiena Chris Boden-en diseinua izan zen eta The Geek Group jabetza da, Estatu Batuetako Michigan estatuko Kalamazoo herrian kokatuta dago. Erakusketa publikoan ezarria dago eta egiaztapen teknologiko eta zientifikoetarako erabili ohi da. 6,8 kilogramoko (15 libra) 20 esfera berdineko multzo batez osatuta dago. Esferak sabaiari zurkaiztuta dauden bi metalezko kableez esekita daude. Kableek 6,1 metroko (20 oin) luzera dute eta esferak lurretik metro batetara (3 oin) zintzilikatuta daude.

Literatura aldatu

  • F. Herrmann, P. Schmälzle: A simple explanation of a well-known collision experiment, Am. J. Phys. 49, 761 (1981)
  • F. Herrmann, M. Seitz: How does the ball-chain work?, Am. J. Phys. 50, 977 (1982)

Ikus gainera aldatu


Kanpo estekak aldatu