Newmarket-on-Fergus, historikoki Corracatlin izenez ezaguna (irlanderaz Cora Chaitlín), Irlandako Errepublikaren mendebaldean dagoen Clare konderriko udalerri bat da. Konderriko hiriburua den Ennis hiritik 13 kilometro hego-ekialdera dago, Shannon aireportutik 8 kilometro ipar-mendebaldera eta Limerick hiritik 24 kilometro mendebaldera.

Newmarket-on-Fergus
Cora Chaitlín
Irlanda
Administrazioa
Estatua Irlandako Errepublika
Probintzia Connacht
Konderria Galway konderria
PostakodeaH91
Geografia
Koordenatuak52°45′35″N 8°53′37″W / 52.7597°N 8.8935°W / 52.7597; -8.8935
Map
Altuera20 metro
Demografia
Biztanleria1.542 (2006)
Bestelako informazioa

Clarecastle, Ennis, Cratloe, Sixmilebridge, Quin eta Shannon udalerriekin muga egiten du. Fergus ibaiaren ertzean kokatzen da, herrigunea Limerick-Ennis ibilbidea burutzen duen N18 errepideak zeharkatzen du, gainera 2007. urtea ezkeroztik M18 autobideak herrigunea sahiestea lortu eta haren kanpoaldeko lursailetatik iragaten da.

Etimologia aldatu

Ingelesezko Newmarket-on-Fergus izenak erakusten duenez, aurretik Bunrattyn merkatua egiten zen eta ondoren merkatu berria egiten hasi ziren Fergus ibaiaren ondoan. Irlanderazko Cora Chaitlín izenak berriz "Caitlínen presa" esan nahi du, XIX mendean hainbat presa egin baitziren ibaian.

Historia aldatu

Badirudi gaur egun Dromoland gaztelua dagoen muinoan herri hesitu prehistorikoa izan zela k.a. 500 urtearen inguruan.

Eremuaren lehen agiri idatzia 1574koa da eta bertab Bonratty baroierria agertzen da. Newmarket-on-Fergus herria 1174ean sortu zen hainbat herrixka elkartu zirenean: Bunratty, Fenloe, Kilnasoolagh, Drumline, Clonloghan, Kilconry eta Kilmaleery.

Ondarea aldatu

Newmarket-on-Fergus udalerriko ondare edo eraikin ospetsuena Dromoland gaztelua da. Bestalde, udalerri honetatik hurbil dagoen Bunratty udalerrian ere Bunratty gaztelua ere topa liteke.

Iruditegia aldatu

Herritar ezagunak aldatu

Ikus gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu