Nerea Pena

eskubaloi jokalari espainiarra

Nerea Pena Abaurrea (Iruñea, 1989ko abenduaren 13a) nafar eskubaloi jokalaria da, egun Hungariako Ferencvárosi taldean jokatzen duena. 2014an Nafarroako Emakumezko Kirolaririk Onenaren saria jaso zuen.[1]

Nerea Pena
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakNerea Pena Abaurrea
JaiotzaIruñea1989ko abenduaren 13a (34 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakeskubaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Ferencvárosi TC (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateaalboko erasotzailea
Altuera175 zentimetro

Bizitza aldatu

Iruñeko Loyola taldean hasi zen eskubaloian. 15 urte zituenean Lizarrako Itxakora joan zen.[2] 2005-06 denboraldian, 17 urte zituela, jokatu zuen lehen partida Espainiako Ohorezko Mailan. Itxako taldearekin lau aldiz irabazi zuen Espainiako liga, hiru aldiz Erregina Kopa, hiru aldiz Espainiako Superkopa eta behin EHF Kopa. 2012ko otsailean, Norvegian, Larvik taldearen aurkako partidan, eskuineko belauna hautsi eta ezin izan zuen parte hartu Londresko Olinpiar Jokoetan.[3] 2012an Budapesteko Ferencvárosi Rail Cargo taldeak kontratatu zuen; 2014-15 denboraldian Hungariako Liga irabazi zuen.

Espainiako talde nazionalarekin brontzezko domina irabazi zuen Brasilgo Munduko Txapelketan (2011) eta zilarrezkoa Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014). Danimarka eta Norvegian jokatu zen 2010eko Europako Txapelketan All-Star taldean sartu zuten.[4]

Lortutako sariak aldatu

Klubekin aldatu

  • Espainiako Liga 4 aldiz, 2009, 2010, 2011 eta 2012an, Itxakorekin.
  • Erregina Kopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • Espainiako Superkopa 3 aldiz, 2010, 2011 eta 2012an.
  • EHF Kopa behin, 2009an. 2008an txapeldunordea izan zen.
  • Hungariako Liga behin, 2015ean, Ferencvárosi TC-rekin.

Espainiako talde nazionalarekin aldatu

  • Zilarrezko domina Hungaria eta Kroaziako Europako Txapelketan (2014).
  • Brontzezko domina Brasilgo Munduko Txapelketan (2011).

Merezimenduak aldatu

  • 2022ko azaroaren 30ean Nafarroako Gobernuaren Kirol Merituaren Urrezko Domina jaso zuen.[5]

Erreferentziak aldatu

  1. Barcina lehendakariak 2014ko izar eta kirol-erakunde aipagarrienei kirol-sariak banatu dizkie. navarra.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  2. Nerea Pena: «Me considero una persona comprometida y alegre». aasalesianospamplona.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  3. Elizondo, Edurne. Berriz hasteko ordua. berria.eus (Noiz kontsultatua: 2016-8-6).
  4. El All-Star Team del Europeo 2010. deportecienporcien.blogspot.com.es (Noiz kontsultatua: 2016-8-7).
  5. Elizondo, Edurne. ««Oinazea desagertzea da orain nire lehentasuna»» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-01-29).

Kanpo loturak aldatu