Nervión irratia, Radio Nervión gazteleraz, FMn igortzen duen irrati bizkaitar bat da. 1986. urtean sortu zenetik egunero zuzenean 24 ordu igortzen du 88.0 FMren bidez Bizkaia osorako, baita Kantabria eta Burgoserako ere. Irratia lokala, familiarra eta partehartzailea da, non herritarrek p

Nerbioi Irratia
Datuak
HerrialdeaBizkaia

arte hartu dezaketen beraien gustuko abestiak aukeratuz edo irratiak eskaintzen dituen hainbat programazioren bidez. Irratiak gazteleraz lokutatzen du.

Historia aldatu

1986ko apirilean Nervión Irratia, irrati bilbotarra, lizentziarik gabe emititzen hasi zen eta 1987ko uztailean lortu zuten lizentzia. Irratiak zeukan formulak (musikala, herrikoia eta familiarra) arrakasta handia izan zuen eta izaten du gaur egun ere. Horren ondorioz, irratia audientzia mailen lehen postuetan dago Bizkaian. Formula hori Gasteizera eraman zen 1990.urtean, Gorbea Irratia sortuz[1].

Edukiak aldatu

Irratiak eguneko 24 orduetan emititzen du eta hainbat esatarirekin programazio zabala eskaintzen du. Astelehenetik ostiralera 12 saio desberdin aurki daitezke (2022):

  1. Segundo hogar (00:00) Agurtzane Bilbaoren eskutik.
  2. La madrugada de radio nervión (01:00-05:00) Agurtzane Bilbaoren eskutik.
  3. El madrugador (05:00-08:00) Jon Gómez-en eskutik (Kontzeptu berri bat goizaldeko programazioan, bizitasuna, prentsa-titularrak, eguraldi-aurreikuspenak, Bizkaia osoko eta eragin-eremuetako tenperaturak, txutxu-mutxuak, tokiko gaurkotasuna, eta entzuleen parte hartzea).
  4. La Mañana y el Txikiwhatsapp (08:00-09:00) Mar y Cielo Garcíaren eskutik (Trafikoari, tenperaturari, eguraldiari eta tokiko albisteei buruzko informazio puntuala, eta Txiki-Whatsapp atala txikienekin. Whatsapparen bidez txisteak, igarkizunak, aho-korapiloak kontatzen eta familiei eta lagunei agurrak eta maitasuna bidaltzen parte hartzen dute).
  5. La mañana de Radio Nervión (09:00-12:00) Eduardo Velascoren eskutik (Trafikoari buruzko informazioa, tenperaturak, elkarrizketak, aholkuak, iritzia, eta musika gehiago).
  6. Más MUSICA! (12:00-14:00)  Luis Carlos del Pozo eta  Maria Jesús Garcíaren eskutik (Txutxu-mutxuak, musika gazteleraz eta elkarrizketak famatuei).
  7. Lo más txiki (18:00-19:00) Yaiza Arrizabalagaren eskutik (Haurrentzako gunea, etxeko txikienen parte-hartzearekin).
  8. Lo más nuevo (19:00-20:00) Yaiza Arrizabalagaren eskutik (Nobedade musikal guztiak, Nervión Irratiaren lista, kontzertuen agenda, elkarrizketak…).
  9. Más música (20:00-21:00) Yaiza Arrizabalagaren eskutik (trafikoari buruzko informazio puntuala, eskaera musikalak, lan eskaintzak eta salerosketa, eta musika gehiago).
  10. El guateque (21:00-22:00)  Iker Fernandezen eskutik (60ko hamarkadatik 90eko hamarkadara bitarteko ibilbide musikala, entzuleek programaren lehen erdian beren eskaerekin parte hartzeko aukerarekin)
  11. La orquestina (22:00-23:00) Iker Fernandezen eskutik (zarzuelak, boleroak…).
  12. Bilbosport (23:00-00:00) Miguel Ángel Puente eta Iker Fernándezen eskutik (Eguneko kirol gaurkotasun guztia, Athletic Club eta Bilbao Basketi arreta berezia eskainiz).

Bestalde, irratiak programazio desberdina eskaintzen du asteburuetan, larunbatetik igandera bitartean 16 saiotan banatuta:

Larunbatak:

  1. La orquestina (00:00-01:00).
  2. La madrugada de radio nervión (01:00-05:00) Agurtzane Bilbaoren eskutik.
  3. La madrugada del sábado (05:00-09:00) Richard Velascoren eskutik.  
  4. ¡Más música! Sábados (09:00-13:00) Mar y Cielo Garciaren eskutik.
  5. ¡Más música! Sábados (13:00-17:00) Alfonso Salazarren eskutik
  6. ¡Más música! Sábados (17:00- 21:00) Javi Martínen eskutik.
  7. ¡Más música! Sábados (21:00-01:00) Sergioren eskutik.

Igandeak:

  1. La madrugada del domingo (01:00-05:00) (Musika, poesia eta zuzeneko testigantzak dira protagonista 88.0 gauean)
  2. El madrugador del domingo (05:00-09:00) Yaiza Arrizabalagareb eskutik (Prentsa titularrak, iganderako agenda eta Musika gehiago!)
  3. Nuestras Bilbainadas (08:00-10:00) Yaiza Arrizabalagareb eskutik.
  4. ¡Vaya Domingo! (10:00-14:00) (Musika magazina atal sorta handi batekin eta entzulearen parte-hartzearekin).
  5. ¡Más Música! Domingo (14:00-18:00) Maria Jesus Garciaren eskutik (Igandetako bazkalostea trafikoari, eguraldiari, zorionei eta musika gehiagori buruzko informazio zehatzarekin)
  6. ¡Más Música! Domingo  (18:00-20:00) Luis Carlos del Pozoren eskutik.
  7. El guateque del domindo (20:00-22:00) Luis Carlos del Pozoren eskutik.
  8. Locos por la música (22:00-01:00) Jose Ignazioren eskutik (Irrati- eta musika-magazin honek hiru orduko iraupena du, eta gaur egun ohikoak ez diren genero desberdinetako musika jarduera, kontzertu eta bitxikerien berri eman nahi die entzuleei, hurbileko tonu atseginean).
  9. La madrugada del domingo (01:00).

Hedabidearen organigrama aldatu

2022ko organigrama:

  • Administrazio zuzendaria: Alfonso Prieto Merino
  • Kudeaketa burua: Ana Isabel García Peláez
  • Kirol zuzendaria: Eduardo Velasco Zulueta
  • Musikalen koordinatzailea: Mar y Cielo García
  • Zuzendaria:Enrique Campos Led
  • Publizitate zuzendaria: Noemí Olmedo Velicia

Lokutoreak:

Jesús Muñoz, Ana Velasco, Jon Gómez, Mar y Cielo García, Eduardo Velasco, Luis Carlos del Pozo, María Jesús García, Yaiza Arrizabalaga, Iker Fernández, Miguel Ángel Puente, Agurtzane Bilbao, Richard Velasco, Alfonso Salazar, Aintzane Hernández, Joseba Solozabal, Javi Martín, Jose Ignacio Rejón eta Ramón Astika.

Berriemaileak:

Eva Argote, Belén Ollero eta Mónica Ambrosio.

Bilbosport:

Poli Luengas

Enpresa aldatu

Nervión Irratiaren jabea F.M. Nervión S.A. enpresa da[2]. F.M. Nervión S.A. 1986. urtean sortu zen, programa mota guztiak kudeatzea, ekoiztea, emititzea eta merkaturatzea helburu hartuta. Bere zuzendari nagusia Enrique Campos Led da.[3]

Nervión Irratia Comunicaciones Nervión taldearen barruan dago. Talde hau Nervión Irratiarekin batera hasi zen 1986.urtean. 1990an sortutako Radio Gorbea eta 1992an sortutako TeleBilbao ere talde berekoak dira.

Erreferentziak aldatu

  1. «RADIO NERVION Y RADIO GORBEA» www.euskalnet.net (Noiz kontsultatua: 2022-04-25).
  2. (Gaztelaniaz) «Aviso Legal» Radio Nervión (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).
  3. FM NERVION SA en Bizkaia. (Noiz kontsultatua: 2022-04-27).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu