Negar

malkoak erortzea, gizakien egoera emozional bati erantzuteko

Gizakiengan, negarra edo lantua malkoak isurtzea da, egoera emozional berezi bati erantzun gisa. Gai eztabaidatua da animaliak zertarako edo zergatik negar egiten ote duten, gizakiek argi dago emozio bati erantzuteko.

Haurra negarrez.

Prebalentzia aldatu

300 pertsona heldu aztertu ondoren, ikusi zen gizonek hilabetean behin eta emakumeek gutxienez bost aldiz egiten dutela negar bataz beste[1]. Bereziki emakumeak hilekoa eduki aurretik eta bitartean ere negar egiten dutela ere hauteman zen[2].

Batzuen iritziz, negarraren onura fisiko zein psikologikoak ez dira konprobatuak izan zientziaren bidez. Hala ere, inkesten arabera, emakumeen %85 eta gizonen kasuan %73 onartzen du negar egin ondoren hobeto sentitzen direla[3].

Alemaniako Erakunde Oftalmologikoaren arabera, emakumeek 30-64 aldiz egiten dute negar urtean eta gizonek 6-17 aldiz[4]. Beraz, konprobatuta dago emakumeak askoz sensibleagoak direla gizonak baino. Gizonek bi eta lau minutu bitartean egiten dute negar, eta emakumeek sei minutu inguru. Negarra negar bihurtzen zen emakumeen % 65 kasuetan, gizonen % 6rekin alderatuta. Nerabezaroaren aurretik ez zen sexuen arteko desberdintasunik aurkitu[5][6]

Fisiologia aldatu

 
Malko aparatuaren irudia

Negar egiterakoan sortzen diren malkoek beste malkoengandik desberdintzeko, hainbat konposizio kimikoz osatuta daude . Prolaktina, adrenokortikotropa eta leukoenzefalina hormona kantitate altua daukate eta potasio elementua ere importantea da.

Pertsona bat benetan negar egiten ari dela jakiteko, normalean beste sintoma batzuekin batera agertzen da, hala nola arnasketa motel baina erratikoarekin, airea atxikitzeko noizbehinkako kasuekin (apnea) eta muskulu-dardararekin.

Hortaz aparte negar egiteko, malko guruinan dauden neuronak emozioekin lotutako garunaren zati batera konektatzen dira. Hau da, konexio neuronal bat egoten da.

Malko-motak aldatu

 
Neska negar egiten

Hiru malko-mota daude: malko basalak, malko erreflexiboak eta malko psikikoak. Malko basalak minutu bakoitzeko 1-2 mikrolitroko abiaduran joaten dira, gutxi gorabehera, eta begiak lubrikatuak izateko eta kornearen irregulartasunak leuntzeko prest daude. Erreflexio-malkoak begiko erreakzioei erantzuten dieten malkoak dira. Adibidez negarra eragiten duten tipularen estimuluari erantzuten diote edo gorputz arrotz bat begian sartzen denean. Eta azkenik, malko psikikoak malko-sistemak sortzen ditu, eta egoera emozionaletan[7] kanporatzen diren malkoak dira.

Funtzioa aldatu

 
Hileta Ghanan[8]

Bi motako teoriak daude zergatik negar egiten den azaltzeko: Sinpleak direnak, adibidez eragindako minaren aurkako erreakzio gisa dela, edo konplexuagoak direnak adibidez hitz gabeko komunikazioan sartzen direnak, beste norbaiten portaera[9][10][11] edo gauza material bat lortzeko. Adibidez negar egitea nahi dugun zerbait lortzeko. Hau da, manipulazio funtzioa eragiten du.

Kulturan eta gizartean dauden desberdintasunek azaltzen dute gizabanako batzuek zergatik egiten duten negar gehiago beste batzuek baino, hala nola jatorri kulturalak eta sexua[12]. Historian zehar eta kultura askotan emakume batek negar egiten badu hobeto ikusita dago gizon batek negar egiten badu baino, ezarritako genero-rolen eraginagatik.[13] Historikoki gizonak ezin duelako ahultasuna transmititu.

Batzuek diote ez dagoela malko emozionalak bota ditzakeen beste espezierik. Baina desadostasuna dago gai honekin[14]. Zientzialariek uste dute bereziki konplexua den giza portaeraren batek eragiten duela negar egitea. Duela mende bat baino gehiago, Darwinek esan zuen negarra arreta erakartzeko erabilgarria zen, bereziki haurrek horretarako negar egiten dutela.

William H. Frey IIak, Minnesotako Unibertsitateko biokimikariak, proposatu zuen jendea hobeto sentitzen zela negar egin ondoren, estresarekin lotutako hormonak ezabatzen zirelako negarrarekin, bereziki "hormona adrenokortikotropiko"[15] izeneko hormona bat.

Negarrari buruzko azken teoriek garrantzia ematen diote inpotentzia-sentsazio batengatik negar egiteko erlazioari edo loturarekin[16][11]. Ikuspegi horretatik, inpotentzia esperientzia batek azal dezake zergatik negar egiten duen jendeak horrelako egoera gehienetan. Adibidez, pertsona batek negar egin dezake bereziki berri zoriontsu bat jaso ondoren, pertsona ez delako gai momentu horretan hitzez azaltzeko sentitzen ari dena. Estimulu horri erantzuteko, negar egiten du.

Psikologia ebolutiboari jarraitzen dion beste teoria bat Paul D. MacLean-ek ematen du. Teoria horrek iradokitzen du, lehenik, negarraren parte bokala "bereizte-negar" gisa erabili zela gurasoak beraien umeak biltzen laguntzeko. Teoria ebolutibo honen arabera, malkoak, garunaren garapenaren eta suaren aurkikuntzaren arteko loturaren emaitza dira. MacLeanek teorizatzen zuen, lehen gizakiek suan konfiantza handia izan behar zutenez eta denbora asko berari begira ematen zutenez , begietan malkoak sortzen ziren kearen efektuari erantzuteko. Gizakiek eboluzionatu ahala, keak lotura estua izan zuen bizia galtzearekin eta, beraz, minarekin[erreferentzia behar].

2017an, Carlo Bellienik negarraren portaera aztertu zuen, eta ondorioztatu zuen animali gehienek negar egin dezaketela, baina gizakiek bakarrik emozioengandik negar egin dutela. Bestela esanda, gizakiek isuri psikoemozionala dute negar eran. Negarra enpatia eragiten duen portaera da, negar egiteak eragina du animo egoeran eta autoestimuan, malkoak aurpegian erortzen direnean hormona batzuk askatzen ditu, eta horrek erlaxazio sentsazioa eragiten du.

Erantzun biologikoa aldatu

Oso zaila izan daiteke negarraren ondorio biologikoak behatzea. Hala ere, laborategiko azterketek negarraren zenbait ondorio fisiko erakutsi dituzte, hala nola bihotz-maiztasuna handitzea, izerdia eta arnasketa motelagoa. Askorentzat badirudi negarraren ondorio lasaiek, arnasketa motela adibidez, sentsazio negatiboak erreparatzen dituztela, eta horrek azal lezake zergatik gogoratzen duen jendeak negarra baliagarria eta terapia modukoa.[17]

Negarrari lotutako arazoak aldatu

Negarra kulturan eta erlijioan aldatu

Emozioen askapenarekin lotura handiena duen ekintza kultural eta sozialetako bat negarra da. Tom Lutzen hitzetan[erreferentzia behar]: "Negar egiteak aukera ematen digu gure larritasunaren arrazoiaz jakinarazteko, eta gure sentimenduetan arreta jartzeko".

Artearen munduan,ez dira gutxi negarraren fenomenoa erabili dutenak; Man Ray-tik, "Llanto" izeneko argazkian, non malko faltsu batzuk emakume-aurpegi baten gainean jartzen dira; Herbehereetako Bas Jan Ader artistaraino, nork bere obra garrantzitsuenen artean, bideoarte-pieza bat dauka eta honela dio izenburua: “I´m too sad to tell you”, permormance bat da eta artista kameraren aurrean negarrez ari da zenbait minutuz.

Lanbideen barruan, erostariak hiletetan negar egiteko kontratatutako emakumeak dira. Historian zehar oso garrantzitsuak izan dira, adibidez kultura erromatarrean. Familietako bat galdu duen pertsonarekin negar egiten zuten eta horrela beste pertsona hobeto sentitu litzateke.

Gehienetan negarra gauza intimoa da. Lotsa edo negarraren tabua gaur egun munduko leku batzuetan sustraitutako aurreiritzi kulturala da.

Erlijioek ere negarraren interpretazio propioak dituzte. Mistizismo juduarentzat malkoak goi-mailako ezagutza lortzeko bidea dira, hau da, negarraren bidez, egia errebelatu batera sartzea ahalbidetzen duen kontzientzia-egoerara iristeko bidea. Kristautasun ortodoxo eta katolikoan, malkoak benetako damutasunaren zeinutzat hartzen dira, eta desiragarria kasu askotan. Uste da benetako malkoak sakramentuzkoak direla eta bekatuak barkatzeko erabilgarriak.

Xiitek uste dute negarra erantzukizun garrantzitsua dela martirizatu zituzten liderrentzat. Imam Hussainen benetako maitale batek, Imam Hussainen sufrimendua eta zapalkuntzak senti ditzakeela uste dute; hau da, haren sentimenduak sentitu. Mahomaren iloba zen eta harengaz negar egitea benetako maitasun adierazpen seinalea da.

Kategorizazioa aldatu

Saiakera asko egon dira bi negar motak bereizteko: Positiboa eta negatiboa. Hiru ikuspegi desberdinetan banatu dira sentitzen diren emozioak aztertzeko eta bi moten arteko kontrastea hautemateko. Ikuspegi espazialak azaltzen du negar negatiboa esperimentatzen dela etxean bakarrik sentitzen bada (isolamendua beraz depresioa[erreferentzia behar]) edo hurbileko norbait hil bada. Aldiz, negar positiboa "hemen" egotea eta momentua bizitzea da, edo senitarteko edo lagun baten lorpen garrantzitsu baten ondorioz[19].

Denbora-ikuspegiak azaltzen du negarra beste perspektiba batetik. Denboraren ikuspegitik, negar mingarria iraganean asko pentsatzeagatik edo etorkizunari beldurrez begiratzean datza. Hortaz aparte, beste herrialde batera bizitzera joan den edo, besterik gabe, hil den lagun edo senide batekin denbora gehiago ez pasatzeagatik damutzea. Aitzitik, alaitasunez negar egitea, denbora-ikuspegi honen arabera, pertsona hori bere bizitzan oso pozik egon den une batean izoztuta geratzea da.[19]

Azken dimentsioa ikuspegi publiko-pribatu du izena. Adibidez, pertsona batek negar egiten badu, kanpoko munduari bere barne-sufrimendua adierazten hari dio. Horretan datza azken ikuspegi hau. Arthur Schopenhauer alemaniar filosoforen arabera, negar mingarria autokonpasioa edo autoestimua igotzeko metodo bat da[erreferentzia behar]. Negar alaiak, ordez, edertasuna, edo miraria aldarrikatzen du.

Negarra haurretan aldatu

 
Humea negar egiten

Haurtxoek malkoak isuri ditzakete 4-8 aste dituztenean[20].Heldu gehienek zehaztu dezakete haur baten negarra haserrea edo mina den. Hortaz aparte, guraso gehienek gaitasun handiagoa dute beren haurren oihuak bereizteko eta beste haur batengandik. 2009ko ikerketa batean ikusi zuten haurrek eta haien gurasoek oso tonu antzekoa dutela.[21] Gero, negar tonuaren ondorioak atera ziren, haurren nazionalitateen arabera. Adibidez, haur frantsesek gero eta nota altuagoa dute; haur alemanek, berriz, tonu edo melodia grabeago bat daukate[erreferentzia behar]. Negarra kritikoa da haur bat jaiotzen denerako. Negarrez ari denean arnasa hartzeko gaitasuna badu, esan nahi du behar bezala egokitzen dela kanpoko mundura. Proba bat bezalakoa da, haurra osasuntsu dagoela frogatzen duena. Negarra haurraren komunikazio-modua den arren, ez da soinu monotono batera mugatzen. Hiru soinutan banatzen dira: Hiru horietako lehena oinarrizko negarra edo negar basikoa da, negar eta isiltasun patroia duen negar sistematikoa. Oinarrizko negarra negar txiki batekin hasten da, isiltasun laburragoarekin batera, eta horren ondoren, tonu altuko txistu bat. Hau eta gero,isiltasun periodo txiki bat dago eta hau amaitzen denean berriro oihukatu egiten du haurrak.

Beste aldetik haserre negarra dago. Negar basikoaren oso antzekoa da; negar mota honetan, aire gehiago pasarazten da ahots-kordetatik, eta negar gogorragoa egiten du. Negar mota honen ezaugarria oinarrizko patroiaren denbora-sekuentzia bera da, baina fase-osagaien luzeran dauden diferentziengatik bereizten da. Hirugarren mota minagatik negar egitea da beste biek ez bezala, ez du aurreko txisturik eta guztiz ustekabekoa da. Minaren negarra gogorrena da.

T. Berry Brazeltonek iradoki du gehiegizko estimulazioa haurraren negarrari laguntzen dion faktore bat izan daitekeela, eta negar aktiboko aldiak baliagarriak izan daitezkeela gehiegizko estimulazioa arintzeko eta umearen nerbio-sistemari homeostasia berreskuratzen laguntzeko[22][23].

 
Aletha Solter

Sheila Kitzinger-ek korrelazioa aurkitu zuen amaren jaio aurreko estres-mailaren eta gero haurtxoaren negar-kopuruaren artean. Jaiotza eta negar-traumatismoaren arteko korrelazioa ere aurkitu zuen. Hortaz aparte ere bai aurkitu zuen ebakuntza obstetrikoak egin zizkieten emakumeei bere haurrek beste haur batzuek baino gehiago negar egin zuten. Negar hori geldiarazteko beste erremedio bat probatu beharrean, amek haurtxoei bere besoekin eustea hobeto zela iradoki zuen, negarrak bere bidea naturalki jarraitzeko.[24] Beste ikerketa batzuetan Sheilaren aurkikuntzak berretsi ziren, adibidez: Jaiotzean arazoak izan zituzten haurtxoek negar gehiago egiten zuten lehenengo hiru hilabeteetan, eta maizago esnatzen ziren gauez negarrez[25][26].

Hainbat aurkikuntza horietan oinarrituta, Aletha Solterrek haur-negarraren askapen emozionalaren teoria orokor bat proposatu zuen. Beste arrazoi hauek (gosea edo mina, esaterako) alde batean uzten haurrek negar egiten badu, negarra estresa askatzeko mekanismo onuragarria izan daiteke deritzo Alethak. Haur horiek kontsolatzeko, "besoak barrura" izenko teknikan fokatzea gomendatzen du.[27][28][29] Haurra lasaitzeko beste modu bat amaren sabelaren familiartasuna eta maitasuna imitatzea da. Robert Hamilton doktoreak teknika bat garatu zuen gurasoentzat, haurtxo bat lasaitzeko eta 5 segundotan negar egiteari uzteko[29].

Erreferentziak aldatu

  1. Takeuchi, N.. (1975-10). «[Physiology and pharmacology of neuromuscular junctions»] Nihon Rinsho. Japanese Journal of Clinical Medicine 33 (10): 2912–2917. ISSN 0047-1852. PMID 1555. (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  2. (Ingelesez) Fischer, Agneta H.. (2000-03-09). Gender and Emotion: Social Psychological Perspectives. Cambridge University Press ISBN 978-0-521-63986-6. (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  3. (Gaztelaniaz) «Las misteriosas lágrimas» JW.ORG (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  4. «Women cry more than men, and for longer, study finds» www.telegraph.co.uk (Noiz kontsultatua: 2022-05-25).
  5. «Sexism pays: Study finds men who hold traditional views of women earn more than men who don't: Women with egalitarian views don't earn much more than those with traditional outlooks, researchers conclude» PsycEXTRA Dataset 2008 (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  6. «Krankheiten bei Frauen und Männern: Was ist anders?» Deutsche Heilpraktiker-Zeitschrift 4 (01): 16–19. 2009-01  doi:10.1055/s-0029-1208389. ISSN 1862-2267. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  7. Lutz, Tom. (1999). Crying : the natural and cultural history of tears. (1st ed. argitaraldia) W.W. Norton ISBN 0-393-04756-3. PMC 40948463. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  8. series, Nana yaa. (2020-03-08). English: Guests present at the one week Funeral rite celebration of a dead loved one.. (Noiz kontsultatua: 2022-05-31).
  9. Gérvas, Juan; Pastor-Sánchez, Raimundo; Pérez-Fernández, Mercedes. (2012-11-07). «Crying patients in General/Family Practice: incidence, reasons for encounter and health problems» Revista Brasileira de Medicina de Família e Comunidade 7 (24): 171–176.  doi:10.5712/rbmfc7(24)629. ISSN 2179-7994. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  10. Betzig, Laura. (1989-07). «Rethinking human ethology» Ethology and Sociobiology 10 (5): 315–324.  doi:10.1016/0162-3095(89)90021-6. ISSN 0162-3095. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  11. a b (Ingelesez) Stadel, Marie; Daniels, Judith K.; Warrens, Matthijs J.; Jeronimus, Bertus F.. (2019-08). «The gender-specific impact of emotional tears» Motivation and Emotion 43 (4): 696–704.  doi:10.1007/s11031-019-09771-z. ISSN 0146-7239. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  12. van Hemert, Dianne A.; van de Vijver, Fons J. R.; Vingerhoets, Ad J. J. M.. (2011-04-28). «Culture and Crying» Cross-Cultural Research 45 (4): 399–431.  doi:10.1177/1069397111404519. ISSN 1069-3971. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  13. Higueras, Javier; Martínez-Losas, Pedro; Gómez-Polo, Juan Carlos. (2016-08). «ECG de agosto de 2016» Revista Española de Cardiología 69 (8): 783.  doi:10.1016/j.recesp.2016.04.013. ISSN 0300-8932. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  14. De Meyer, Thibault. (2021-01-01). «Mama’s Last Hug: Animal Emotions and What They Tell Us about Ourselves by Frans de Waal» Common Knowledge 27 (1): 109–109.  doi:10.1215/0961754x-8723129. ISSN 0961-754X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  15. Gilbard, J. P.. (1986-03-01). «Crying: The Mystery of Tears» Archives of Ophthalmology 104 (3): 343–344.  doi:10.1001/archopht.1986.01050150037021. ISSN 0003-9950. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  16. Miceli, Maria; Castelfranchi, Cristiano. (2003-12). «Crying: discussing its basic reasons and uses» New Ideas in Psychology 21 (3): 247–273.  doi:10.1016/j.newideapsych.2003.09.001. ISSN 0732-118X. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  17. dx.doi.org (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  18. Axelsson, Alf; Laage-Hellman, Jan-Erik. (1962-01). «The Gusto-Lachrymal Reflex: The Syndrome of Crocodile Tears» Acta Oto-Laryngologica 54 (1-6): 239–254.  doi:10.3109/00016486209126943. ISSN 0001-6489. (Noiz kontsultatua: 2022-05-27).
  19. a b Katz, Jack. (1999). How emotions work. ISBN 0-226-42599-1. PMC 41540211. (Noiz kontsultatua: 2022-05-30).
  20. Bylsma, Lauren M.; Gračanin, Asmir; Vingerhoets, Ad J. J. M.. (2018-04-23). «The neurobiology of human crying» Clinical Autonomic Research 29 (1): 63–73.  doi:10.1007/s10286-018-0526-y. ISSN 0959-9851. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  21. Santrock, John W.. (2008). Life span development : a topical approach to. (4th ed. argitaraldia) McGraw-Hill ISBN 978-0-07-338264-7. PMC 171151508. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  22. Brazelton, TB. (1994-03). «Touchpoints: opportunities for preventing problems in the parent-child relationship» Acta Paediatrica 83 (s394): 35–39.  doi:10.1111/j.1651-2227.1994.tb13212.x. ISSN 0803-5253. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  23. (Ingelesez) Brazelton, T. Berry. (1985). Lester, Barry M. ed. «Application of Cry Research to Clinical Perspectives» Infant Crying (Springer US): 325–340.  doi:10.1007/978-1-4613-2381-5_15. ISBN 978-1-4612-9455-9. (Noiz kontsultatua: 2022-06-01).
  24. Block, Barry S.. (1990-05-03). «Book ReviewThe Complete Book of Pregnancy and Childbirth Breastfeeding Your Baby By Sheila Kitzinger. 160 pp., illustrated. New York, Alfred A. Knopf, 1989. $14.95.» New England Journal of Medicine 322 (18): 1324–1325.  doi:10.1056/nejm199005033221825. ISSN 0028-4793. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  25. de Weerth, Carolina; Buitelaar, Jan K.. (2007-03-30). «Childbirth complications affect young infants’ behavior» European Child & Adolescent Psychiatry 16 (6): 379–388.  doi:10.1007/s00787-007-0610-7. ISSN 1018-8827. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  26. (Ingelesez) Keller, H; Lohaus, A; VÎlker, S; Cappenberg, M; Chasiotis, A. (1998-09). «Relationships between infant crying, birth complications, and maternal variables: Relationship aspects of infant crying» Child: Care, Health and Development 24 (5): 377–394.  doi:10.1046/j.1365-2214.2002.00090.x. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  27. Winnicott, Donald W.. (2016-10). «Why Do Babies Cry?» The Collected Works of D. W. Winnicott (Oxford University Press): 237–246. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  28. Solter, Aletha Jauch. (1998). Tears and tantrums : what to do when babies and children cry. Shining Star Press ISBN 0-9613073-6-6. PMC 38274303. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).
  29. a b «Crying and Your Baby: How to Calm a Fussy or Colicky Baby» Pediatric Patient Education 2021-01-01  doi:10.1542/peo_document223. ISSN 2156-3012. (Noiz kontsultatua: 2022-06-02).

Kanpo estekak aldatu