Nefertiti[1] Egiptoko XVIII. dinastiako erregina bat izan zen, eta Akenaton faraoiaren emazte nagusia. Nefertiti eta haren senarra erlijio iraultza batengatik dira ezagunak; iraultza hartan, jainko bakarra gurtzen zuten, Aton, hau da, eguzki diskoa.

Nefertiti

erregina


Faraoi

Bizitza
JaiotzaTebas, ?
HerrialdeaAntzinako Egipto
HeriotzaTell al-Amarna, ? (39/40 urte)
Familia
AitaAy
Ezkontidea(k)Akenaton
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaEgiptoko XVIII. dinastia
Jarduerak
Jarduerakerregina
Lantokia(k)Antzinako Egipto
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaAntzinako Egiptoko erlijioa

Haren izena egiptoeraz Nfr.t jy.tj[1] da, eta «edertasuna iritsi da» esanahiarekin itzuli ohi da.

Bere edertasuna oso ospetsua izan zen, eta badirudi politikan eta erlijioan funtsezkoa betebeharra izan zuela amarnar ideologiaren garapenean. Nahiz eta arte ofizialak sekula ez zuen familiako irudirik egin, bere erreinaldian zehar ugariak izan ziren bikotea intimitatean, alabekin batera, azaltzen duten irudikapen monumentalak.

Frogatu da Akenaton hiltzean berak ordezkatu zuela. Egiptologo batzuen ustez Smenkare izenarekin Egiptoko erregina izan zen; beste batzuen arabera, izen horren azpian egiazki Akenatonen anaia txikiena datza. Sinesgarriagoa litzateke senarrarekin batera agindu zuela pentsatzea eta, nolanahi ere, ez da frogatu senarra baino geroago hil zenik ere.[2]

Nefertitiren sendia aldatu

Oso gutxi dakigu bere familiari buruz eta ezer ere ez gurasoei buruz. Hala ere, baliteke Aÿ faraoiaren eta haren emazte Teyren alabetako bat izatea. Beste aukera bat Tadukipa printzesa mitaniarra izatea litzateke.

Onartutako genealogiaren arabera Akenaton, Nefertitiren senarra, Tutankhamonen aita edo erdi-anaia litzateke.

Garai hartako beste datu askorekin gertatzen den bezala, ezin dira zehatz-mehatz ezarri ezkontzaren data eta erregetzaren hasiera. Bikoteak sei alaba izan zituen:

Erreginaren desagertzea aldatu

 
Nefertiti zutik irudikatzen duen eskultura bat, kareharrizkoa. Tell al-Amarnan aurkitua, gaur egun Berlingo Egiptoar Museoaren bilduman dago.

Akenatonen erregetzaren 14. urtearen ondoren, k.a. 1336az geroztik ez dakigu ezer Nefertitiri buruz. Erabat desagertzen da idatzi, papiro eta grabatuetatik. Batzuen ustez, heriotza bortitz baten ondoren, senarrak haren izena aipatzea debekatu zuen. Beste batzuen aburuz, berriz, egiptoarren gustuko izan ez zen jarreraren batek eragina eta ospea galarazi zion. Zaila da benetako arrazoia zein izan zen zehaztea.

Nefertitiren desagerketa bat dator Smenkareren agerpenarekin eta Kiya izeneko erregina berri batenarekin. Baliteke Smenkare Meritaton-ekin ezkondu izana. Akenaton eta Smenkare urtebeteko aldearekin hil ziren, k.a. 1334an eta k.a.1333an. Akenatonek 29 urte zituen eta horietatik 12 igaro zituen Egiptoko errege bezala. Smenkare haren alboan egon zen lau urtez.

Akenatonen ondorengo erregea Tutankhaton izan zen, Tutankhamon izenez ezagunagoa. Baliteke Amenofis III.aren edo Akenaton beraren seme izatea, eta Smenkareren anaia. Nefertitiren alaba Ankesenpaatonekin ezkondu zen. Bikotea oso gaztea zen. Zenbaiten ustez, Nefertiti oraindik bizirik zegoen eta, koroarik ez izan arren, eragin handia izan zuen haiengan. Hau egia balitz, Nefertitiren eragina, eta ziur aski beraren bizitza ere, hiru urteren buruan amaitu zen, k.a. 1331. urtean. Urte horretan Tutankhatonek Tutankhamon izena hartu zuen, aitaren erlijio monoteista ukatu eta Amon-en kultuaren aldeko agertuz. Aldi berean, errege-familiak Tell al-Amarna utzi eta Tebas izendatu zuen berriz hiriburu. Nefertiti eta Tadukipa pertsona bera balira, garai hartan 35 urte izango lituzke.

Tadukipa, Nefertiti, Smenkare eta Kiyaren arteko identifikazioak euren bizitzei buruzko datu faltaren erakusgarri dira eta aurkikuntza arkeologiko berriek bakarrik zehaztu ahalko dute pertsonaia hauen papera eta Nefertitiren bat-bateko desagertzea.

Nefertitiren momia aldatu

Momia aurkitu ez zenez, jakingura handia eta espekulazio ugari sortu zen. 2003ko ekainaren 9an, Erresuma Batuko University of Yorkeko ile-analisietan aditu den Joann Fletcher arkeologoak momiaren aurkikuntza iragarri zuen Erregeen Haraneko KV35 hilobian, Egipton. Espedizio bat antolatu zen hipotesia egiaztatzeko, Nefertiti eta Smenkare pertsona bera ote ziren, alegia. Momiaren egoeragatik, hil eta handik gutxira arpilatua izan zela uste da. Momifikazio teknikak XVIII. dinastiako norbait zela adierazten du eta bere posizioak errege-familiakoa zela. Urte bereko ekainaren 12an, hau da, hiru egun beranduago, ESCA-ko (Egypt's Supreme Council for Antiquities) zuzendari Zahi Hawass-ek hipotesi hau frogatzeko adina frogarik ez zegoela esan eta momia hura Nefertitirena zela ukatu zuen.

2015ean egiptologoek jakinarazi zuten Nefertitiren ganbera sekretu ospetsua Tutankamon faraoiaren hilobiko ganbera sekretu batean aurkitu zutela, Nefertiti erreginaren azken atsedenlekua izan zitekeena.[3]

Nefertiti erreginaren bustoa aldatu

1912ko abenduaren seian aurkitu zuen eskultura Ludwig Borchart arkeologoak Amarna haranean (Egipto). Hiru milurteko Armana bailarako lurrazpian gordeta igaro ostean heldu zen Berlingo Neues museora, Borchart eta bere taldeak aurkitu eta gero; 1924. urtean, Neues museoan aurkeztu zuten, harik eta II. Mundu Gerraren ostean Adolf Hitlerrek Turingiako meategi batean gordetzea agindu zuen arte. AEBetako tropek berreskuratu ostean, Berlingo mendebaldeko eremuan aurkeztu zen. Kanpo aldean lehenbizi, Charlottenburg auzoan 1967az geroztik. Harresia bota eta gero, Alemaniako hainbat egoitzatatik igaro da Nefertitiren artelana. Munduko pieza preziatuenetakoa 2009an ezarri zen, ostera, bere Berlingo etxean, Berlingo Uharteen Museoko Neues egoitzan, hain zuzen.[4]

Artelanaren kokapenak zeresan handia eman du beti. Hain zuzen ere, Egipto eta Alemaniak urteetan izan duten elkarren arteko ika-mika. Bi herrialdeek altxortzat dute artelana, eta biek aldarrikatzen dute haren jabegoa. Egiptoarren arabera, Nefertitiren irudia beste 5.000 piezarekin batera atera zuten herrialdetik; legez kanpo eraman zituztela argudiaturik hainbat itzulera eskari egin dizkiete egiptoarrek. Berlingo Uharteen Museoko nagusi Michael Eissenhauerrek esandakoaren arabera, Niloko erregina ez da sekula mugituko Berlindik.[4]

Irudi galeria aldatu

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu