Nazionalkatolizismoa espainiar nazionalismoaren ideologia erreakzionario bat da, frankismoaren dotrina ofizialaren atal funtsezkoenetakoa bihurtu zena. Haren arabera, katolizismoa da espainiar nazioaren eta identitatearen elementu nagusia eta historikoa, Errekonkistaren ideian sustrai sakonekoa. Alde horretatik, nabarmendu egiten ditu elementu gerlariak, eta baztertu egiten ditu elementu laikoak, gizon-emakume bikote ezkonduaren ereduaz kanpoko familia eta, bereziki, Espainiako herri gutxituetako mugimendu nazionalistak, nagusiki Katalunia eta Euskal Herrikoak.

Francoren garaian, katolizismoa ezarri zen espainiar estatuaren erlijio ofizial gisa, eta bizitza politiko-sozialaren alderdi guztiak kontrolatu zituen, espainiar nazionalismo nabarmen batez osaturik. Horren eragina nabarmena izan zen hezkuntzan, esaterako, erlijio katolikoa funtsezko irakasgaia bilakatu baitzen, eta hedabideetan, non zentsurak moral katoliko ofizialaren aurkako edukiak ezabatu zituen. Nazionalkatolizismoaren aztarna gisa, egun, Espainiako estatuak, akonfesionala izan arren, hitzarmen bereziak ditu Vatikanoarekin (Konkordatua), eta Espainiako Elizak abantaila batzuk ditu, beste fede batzuek ez dituztenak.

Espainiako sinbolo eta balio tradizionalak nabarmentzen ditu, horien erakusgarri nagusitzat Gaztelaren inguruan Erdi Aroan eratutako gizarte eta balio sistema hartuz. Berez, historiari begira, Gaztela eta haren kultura gerlaria eta autoritarismoa hartzen ditu erreferentzia nagusi. Nagusiki Gaztelaren sinboloetatik edan arren, bere egiten ditu, batzuetan, beste lurraldeetako tokiko hainbat elementu instituzional eta tradizional. Horren erakusgarri argiena XX. mendeko tradizionalismoaren zati handi bat dugu, adibidez, Nafarroan; Nafarroan, hain zuzen, UPN alderdia jotzen da ideologia honen iraupenaren erakusgarri.

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.